«Texas»: berrikuspenen arteko aldeak

12 bytes removed ,  Duela 4 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t (→‎Ekonomia: barne lotura zuzenketa)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
 
== Biztanleak ==
[[Fitxategi:Texas_population_map.png|thumb|right|300px|Texasko biztanle-dentsitatea.]]
24,3 milioi biztanle 2008. urteko erroldaren arabera. Gaur egun, Texasko bost biztanletik bat hispanoamaerikarren ondorengoa da, eta Mexikotik hurbil dauden hirietan mexikar arkitektura eta gaztelania dira nagusi. Bertako [[amerindiar]]rak oso gutxi dira gaur egun; amerindiar gehienak hirietan bizi dira, eta gainerakoak Alabama-Coushatta (estatuaren ekialdeko mugan) eta Tiguako erreserbetan (mendebaldeko muturrean, El Pasotik hurbil).
 
== Historia ==
 
[[Fitxategi:SantaAnnaSurrender.jpg|thumb|right|200px|Santa Ana jeneralaren errendizioa.]]
Europar [[kolonia (argipena)|kolonoak]] iritsi aurretik amerindiarren herri txikiak bizi ziren lurraldean. 1528an hasi ziren [[espainia]]rren lehen espedizioak. 1685. urtean [[Frantzia|frantsesek]] Matagordako badian kokatzeko asmoa zutela hartu zuten aintzat lurraldea [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berriko]] agintariek. Urte gutxiren buruan, misio ugari sortu ziren (1718an eraikitako San Antonioko misioa izan zen garrantzitsuena).