Tanke: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
3. lerroa:
'''Tankea''' edo '''gudu orga''' guda frontean borrokatzeko ibilgailu korazatua da, mugikortasun operazionalerako, eraso taktikorako eta defentsarako gaitasunak dituena. Su egiteko ahalmena du, oro har dorre birakarian duen kalibre handiko [[kanoi]]ari eta bigarren mailako metrailadoreei esker. Armadura astunak eta lur orotan mugitzeko gaitasunak, berriz, babesa ematen diete tankeari eta tankeko eskifaiari. Hartara, guda zelaian tropa korazatuek bete beharreko eginkizun nagusi guztiak egin ditzakete.<ref>Von Senger und Etterlin, Dr. F. M. (1960), ''The World's Armoured Fighting Vehicles'', Londres: Macdonald & Co. (Publishers) Ltd.</ref>
 
[[Fitxategi:British Mark V-star Tank.jpg|thumb|right|280px|<small>[[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] Mark V* motako tankea, Lehen Mundu Gerran erabilia. Oso antzekoa zen, Mark I motakoa, borrokan inoiz erabilitako lehenengo tankea.</small>]]
== Historia ==
[[Lehen Mundu Gerra]]n asmatu zuten tankea, lubakien gainetik igaro ahal izango zuten erasoko ibilgailu gisa. [[Sommeko gudua|Sommeko gudu]]etan erabili ziren lehen adiz, [[1917]]an. [[Bigarren Mundu Gerra]]n tanke handiagoak erabili ziren, kanoi handiagoz armatuak (76 eta 88 mm diametrorainoko kanoiak), eta eragin handia izan zuten gerran, su egiteko ahalmen handiko arma multzo handiak abiadura handiz mugitzeko antola zitzaketen bakarrak zirelako. Bigarren Mundu Gerraren bukaerarako, [[sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarrek]] JS Stalin tankea prestatu zuten, 122 mm-ko kanoi ahaltsuez armatua, baina motela zena. Gerra ostean tanke handiagoak eta bizkorragoak egin ziren, arma anitzez armatuak, beste tankeei eraso egiteko eta haietatik babesteko hobeto prestatuak.