Siriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
9. lerroa:
[[K. a. XX. mendea|K. a. 2000]]. urte ingurutik aurrera, hurrenez hurren, [[kanaan]]darrak ([[fenizia]]rrak barne), amorriarrak, hurritak, [[aramear]]rak ([[hebrear]]rak barne) eta Itsasoko herriak iritsi ziren. [[K. a. XIII. mendea]]n, gizalditako guduen ondoren ([[Kadesh]]eko gudua, [[K. a. 1270ko hamarkada|K. a. 1270]] inguruan), [[antzinako Egipto|egiptoarrek]] eta [[hitita|hititek]] lurraldea banatu zuten. Guduak eta izanagatik, kostaldeko hiriek oso urte oparoak izan zituzten, hasi iparraldeko [[Ugarit]] hiritik (kultura kosmopolita baten eta lehen [[alfabeto]]aren sorlekua) eta hegoaldeko [[Palestina]]ko kanaandarren hirietaraino, [[Mizenas]], [[Mesopotamia]] eta Egiptoko zibilizazioen ekarriekin. Geroago, [[Asiria]]ko eta [[Babiloniar Inperioa|Babiloniako]] inperio handiek Siriako erreinu askeak, banan-banan, suntsitu zituzten: [[K. a. 730eko hamarkada|K. a. 732an]] [[Damasko]], [[Tiro]] [[K. a. 570eko hamarkada|K. a. 573an]]. [[K. a. 530eko hamarkada|K. a. 539an]] [[Ziro Handia|Ziro II.a]] Babilonaz jabetu zenean, Siria [[Akemenestar Inperioa|Pertsiako satrapia]] bilakatu zen. [[K. a. 333]]an [[Alexandro Handia]]k konkistatu zuen; hura hil zenean ([[K. a. 323]]), [[Alepo]] [[Seleuko I.a Nikator]] jeneralaren mendean geratu zen. [[Seleukotar Inperioa|Seleukotarrek]] Damasko kendu zieten Egiptoko lagidei, eta Antiokosen ezarri zuten hiriburua.
 
[[Fitxategi:Church of Saint Simeon Stylites 01.jpg|thumb|right|220px|Simeon Estilita eliza, [[Alepo]]tik hurbil, zutik dagoen eliza zaharrenetako bat da.]]
[[K. a. 64]]. urtean, erromatarrak lurraldean sartu zirenean, [[Erromatar Inperioa]]ren probintzia bilakatu zen Siria. [[Kristautasun]]aren historian ere, Siriak garrantzi handia izan du. [[Paulo Tarsokoa]], gerora San Paulo izango zena, [[Damasko]]rako bidean kristautu zen. Aurkitu den lehen eliza kristaua [[Dura-Europos|Dura Europosen]] zegoen. [[330]]. urtean Inperioa zatitu zenean, [[Konstantinopla]]ren mende geratu zen. Erromatarren eta [[partia]]rren erdibidean egon zen, eta geroago, [[Bizantziar Inperioa|Bizantzioko Inperioaren]] eta [[Sasandar Inperioa|sasandarren]] artean. [[Khosro I.a]] sasandar enperadoreak [[Antiokia]] hartu zuen [[540]]an, eta kanpora egotzi zituen antiokiarrak. [[611]]n, berriro, sasandarrek Antiokia konkistatu zuten, baina, [[622]]tik aurrera, [[Heraklio]] enperadorearen konkistek eraginik, atzera egin behar izan zuten, eta Siria, atzera, Bizantzioren mende geratu zen. Baina [[VII. mendea|VII. mendeko]] arabiarren hedapenak Siria izan zuen helburu nagusietako bat, eta [[636]]an, [[Jarmuk]] ibaiaren ertzean bizantziarrak menderatu ondoren, Siria arabiarrena izan zen.
 
31. lerroa:
 
== Siriaren burujabetasuna ==
[[File:Adib Chichakli.jpg|thumb|right|180px|<small>[[Adib Shishakli]] presidentea.</small>]]
Etnia eta erlijio aniztasuna, eta gizarte mailen arteko alde handiak zirela eta, estatu berria ez zen oso egonkorra. Agintarien artean, Damaskoko burgesia [[Saudi Arabia]]ren politika [[Panarabismo|panarabiarraren]] aldekoa zen, eta Alepokoa, berriz, [[Irak]]en aldekoa. [[Israel]]go estatuaren sorrerari jarraitu zitzaion [[1948ko Arabiar-israeldar Gerra|1948ko Gerran]] galtzaile atera izanak Siriako gobernuarekiko aurkakotasuna areagotu zuen. [[1949]]an, hilabete gutxiren buruan, hiru estatu kolpe izan ziren, eta [[1951]]ko azaroan, [[Adib Shishakli]] koronelak aginpide osoa eskuratu zuen.
 
45. lerroa:
[[1964]]ko maiatzean, [[Amin Hafiz]] presidenteak demokratizazioaren aldeko erreformak abian jarri zituen, baina [[1966]]ko [[otsailaren 23]]an, alderdi bereko hainbat armada ofizialek estatu golpe bat eman zuten. Amin Hafiz espetxeratuta, behin-behineko konstituzioa bertan behera geratu zen. Gobernu horrek, [[Egipto]]rekin batera, [[1967]]ko ekaineko [[Sei Eguneko Gerra]] egin zion [[Israel]]i. Gerra horretan Siriak, hego-mendebaldean, Israelekin muga egiten duen Golango goi-ordokia ([[Golan|Golango Gainak]]) galdu zuen, Israelen alde. Nazio Batuen bitartekaritzaz su-etena izenpetu zuten arren, gerra egoerak urte askotan iraun zuen. Porrota zela eta, Siriako gobernua ahuldu zen; [[1970]]eko [[azaroaren 13]]an, [[Hafez al-Assad|Hafez al Assad]] defentsa ministroak estatu kolpe bat emanda, lehen ministro kargua hartu zuen. Siriako lehendakari hautatu zuten [[1971]], [[1978]], [[1985]] eta [[1992]]. urteetan.
 
[[File:Assad_Tlass_war_1973.jpg|thumb|right|300px|<small>[[Hafez al-Assad|Hafez al Assad]], [[1973]]ko [[Yom Kippur Gerra]]n, Golango frontean.</small>]]
[[1973]]an, [[Yom Kippur Gerra]]n, Golango Gainak berreskuratzen saiatu zen Siria alferrik. Horrezkero, Siria eta Israelen arteko mugan, salbuespenak salbuespen, su-eten iraunkorra indarrean dago. [[1976]]an, [[Libano]]ko gobernuak eskatuta, Siriako armada Libanon sartu zen, hango [[Libanoko Gerra Zibila|gerra zibila]] baretu nahian. Siriak borrokatzen ari ziren taldeak bildu zituen [[Taif Hitzarmena]] sinatzeko. [[1990]]eko [[urriaren 13]]an gerra zibila bukatutzat jo zen arren, Siriako armadak Libanon jarraitu zuen [[2005]]eko [[apirilaren 26]] arte. Izan ere, [[Rafik al-Hariri|Rafik Al-Hariri]] Libanoko Lehen Ministroaren hilketa ([[2005]]eko [[otsailaren 14]]) zela eta, Siriaren kontrako protestak hedatu ziren Libanon<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/19204/milaka_pertsona_elkartu_dira_beiruten_rafik_hariri_omentzeko.htm ''Milaka pertsona elkartu dira Beiruten Rafik Hariri omentzeko''] Berria.eus</ref>.