Siria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
58. lerroa:
{{sakontzeko|Siriako historia}}
=== Antzinatea ===
[[Fitxategi:Ebla_clay_tablet.jpg|thumb|right|220px|<small>[[Ebla]]ko buztinezko taula</small>]]
Siria Munduko zibilizaziorik zaharrenetako jaiolekua zela frogatu du arkeologiak. [[1975]]ean aurkitutako [[Ebla]] hiriaren inguruan inperio semitiko handia eratu zen, zein [[K. a. XXV. mendea|K. a. 2500]] eta [[K. a. XXIV. mendea|K. a. 2400]] bitartean [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorritik]], egungo [[Turkia]]ra eta [[Irak]]era hedatzen zen. Eblako hizkuntza familia semitikoan idatzitako lehena da adituen ustetan. Izan ere, Eblako jauregian Antzinateko agiritegirik zaharrenetakoa eta handienetakoa aurkitu zen. Buztinezko 17.000 taula baino gehiago dauzka, non industria, diplomazia, salerostea, artea eta nekazaritza diren hizpide nagusiak. Ebla ezaguna zen bi industria mota zela eta: alde batetik, zur, [[boli]] eta perlen lanketaz; eta, bestetik, zetaz. Gaur egun ere industria horiek, Eblako ohiturari jarraiki, ekoizpen garrantzitsua daukate.
 
65. lerroa:
[[K. a. XX. mendea|K. a. 2000]]. urte ingurutik aurrera, hurrenez hurren, [[kanaan]]darrak ([[fenizia]]rrak barne), amorriarrak, hurritak, [[aramear]]rak ([[hebrear]]rak barne) eta Itsasoko herriak iritsi ziren. [[K. a. XIII. mendea]]n, gizalditako guduen ondoren ([[Kadesh]]eko gudua, [[K. a. 1270ko hamarkada|K. a. 1270]] inguruan), [[antzinako Egipto|egiptoarrek]] eta [[hitita|hititek]] lurraldea banatu zuten. Guduak eta izanagatik, kostaldeko hiriek oso urte oparoak izan zituzten, hasi iparraldeko [[Ugarit]] hiritik (kultura kosmopolita baten eta lehen [[alfabeto]]aren sorlekua) eta hegoaldeko [[Palestina]]ko kanaandarren hirietaraino, [[Mizenas]], [[Mesopotamia]] eta Egiptoko zibilizazioen ekarriekin. Geroago, [[Asiria]]ko eta [[Babiloniar Inperioa|Babiloniako]] inperio handiek Siriako erreinu askeak, banan-banan, suntsitu zituzten: [[K. a. 730eko hamarkada|K. a. 732an]] [[Damasko]], [[Tiro]] [[K. a. 570eko hamarkada|K. a. 573an]]. [[K. a. 530eko hamarkada|K. a. 539an]] [[Ziro Handia|Ziro II.a]] Babilonaz jabetu zenean, Siria [[Akemenestar Inperioa|Pertsiako satrapia]] bilakatu zen. [[K. a. 333]]an [[Alexandro Handia]]k konkistatu zuen; hura hil zenean ([[K. a. 323]]), [[Alepo]] [[Seleuko I.a Nikator]] jeneralaren mendean geratu zen. [[Seleukotar Inperioa|Seleukotarrek]] Damasko kendu zieten Egiptoko lagidei, eta Antiokosen ezarri zuten hiriburua.
 
[[Fitxategi:Sy_bosra_divadlo_hlediste.jpg|thumb|right|250px|<small>[[Bosra]]ko erromatar antzokia</small>]]
[[K. a. 64]]. urtean, erromatarrak lurraldean sartu zirenean, [[Erromatar Inperioa]]ren probintzia bilakatu zen Siria. [[Kristautasun]]aren historian ere, Siriak garrantzi handia izan du. [[Paulo Tarsokoa]], gerora San Paulo izango zena, [[Damasko]]rako bidean kristautu zen. Aurkitu den lehen eliza kristaua [[Dura-Europos]]en zegoen. [[330]]. urtean Inperioa zatitu zenean, [[Konstantinopla]]ren mende geratu zen. Erromatarren eta [[partia]]rren erdibidean egon zen, eta geroago, [[Bizantziar Inperioa|Bizantzioko Inperioaren]] eta [[Sasandar Inperioa|sasandarren]] artean. [[Khosro I.a]] sasandar enperadoreak [[Antiokia]] hartu zuen [[540]]an, eta kanpora egotzi zituen antiokiarrak. [[611]]n, berriro, sasandarrek Antiokia konkistatu zuten, baina, [[622]]tik aurrera, [[Heraklio]] enperadorearen konkistek eraginik, atzera egin behar izan zuten, eta Siria, atzera, Bizantzioren mende geratu zen. Baina [[VII. mendea|VII. mendeko]] arabiarren hedapenak Siria izan zuen helburu nagusietako bat, eta [[636]]an, [[Jarmuk]] ibaiaren ertzean bizantziarrak menderatu ondoren, Siria arabiarrena izan zen.
 
71. lerroa:
[[Musulman]]ek [[636]]an konkistatu zuten [[Damasko]]. [[Muawiyah I.a]], Siriako enperadore arabiarra, inperio sortu berriaren aginpidea eskuratzeko borroketan atera zen irabazle, eta, [[kalifa]] izendaturik, Damaskon ezarri zuen hiriburua, eta [[661]]-[[750]] bitartean [[Omeiatar Kaliferria|Omeiatar inperioaren]] erdigunea izan zen; hortik [[Iberiar penintsula]] eta [[Erdialdeko Asia]]ren tarteko lurrak gobernatzen ziren. 750. urtean, arabiar kalifen [[Abbastar Kaliferria|Abbastar dinastia]] Omeiatar dinastiari nagusitu zitzaion, eta harrezkero, kalifa herriaren hiriburua [[Bagdad]] izan zen, Damaskoren kaltetan, Siria kalifa herriaren probintzia bat besterik ez zela.
 
[[Fitxategi:BattleOfHoms1299.JPG|thumb|right|250px|<small>Wadi al-Khazandarko guduan (1299) [[mongol]]ak nagusitu ziren [[mameluko]]en aurka</small>]]
[[X. mendea]]n [[Alepo]]ko hamdaniarrek ez zioten [[Bizantzio]]ren erasoari aurre egiterik izan. Geroago, turkiar [[Seleukotar Inperioa|seleukotarrek]] Damasko eta [[Jerusalem]] hartu zituzten (1076-77). Leku santuak musulmanen mendetik askatzera egindako [[Gurutzadak|gerra joanaldietan]] ([[1099]]-[[1291]]) europar gurutzatuek Mediterraneo itsasoaren kostaldea hartu zuten, baina barnealdeko hiriek, Damasko eta Alepo, musulmanen eskuetan jarraitu zuten. [[1291]]n, [[egipto]]ar [[mameluko]]ek kristauak behin-betiko egotzi zituzten Mediterraneotik; halaber, sortaldetik sartu, eta [[1300]]ean Damasko hartu zuten [[mongol]]ak egotzi zituzten. Hurrengo bi mendeetan, [[Tamerlan]] (Timur Lang) mongolaren inbasioa bitartean izan ezik (1400-01), nolabaiteko bakean bizi izan ziren mamelukoen mende.
 
77. lerroa:
 
=== Arabiarren iraultza. Siria Frantziaren administraziopean ===
[[Fitxategi:Armenian_woman_kneeling_beside_dead_child_in_field.png|thumb|right|250px|<small>1915eko [[Armeniar genozidio]]ko biktimak</small>]]
[[XX. mendea]]ren hasieran, [[Damasko]]n, [[Beirut]]en eta [[Palestina]]n arabiar abertzaletasuna piztu zen. [[Lehen Mundu Gerra]]n otomandarrek sarraskitu zituzten bertako kristauak ([[Armeniar genozidioa]] eta [[Asiriar genozidioa]]); [[Deir ez-Zor]] izan zen [[heriotzaren martxa|heriotzaren martxen]] jomuga nagusia<ref>{{erreferentzia|izena= Ronald Grigor | abizena= Suny|izena2= Fatma | abizena2= Muge Gocek|izena3= Norman M. | abizena3= Naimark|url = https://books.google.es/books/about/A_Question_of_Genocide.html?id=q_mHshUAeZ8C&redir_esc=y |izenburua= A Question of Genocide: Armenians and Turks at the End of the Ottoman Empire |argitaletxea = Oxford University Press, books.google.es|sartze-data = 2017-01-04}}</ref>. [[1916]]an, Arabiako [[Otomandar Inperioa]] Frantziaren eta Britainia Handiaren artean banatzea hitzartu zen ([[Sykes-Picot hitzarmena]]). [[1918]]an, [[Arabiar Iraultza]]ko armadak, britainiarrek lagundurik, Damasko hartu zuen.
 
155. lerroa:
 
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Umayyad Mosque, Aleppo, Syria (5077865830).jpg|thumb|right|220px|<small>[[Alepo]]ko haurrak</small>]]
Siriako biztanle gehienak, %90,3<ref name=cia2></ref>, [[Arabia]]ko eta [[Mesopotamia]]ko semiten ondorengo [[arabiar]]rak dira. Baina arabiar jatorriko siriarrez gainera, [[kurdu]]ak, [[armenia]]rrak eta [[turkia]]rrak ere bizi dira Siriako lurretan. Gainera milaka [[palestina]]r daude barreiaturik lurraldean.