Serbia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
68. lerroa:
 
Gaurko Serbiako eskualdea osatzen duten lurraldeetan [[iliriar]]rak, [[traziar]]rak eta [[zelta]]k bizi ziren [[Antzinako Erroma|erromatarrak]] sartu zirenean (K.a. II. mendean). VI. mendean herri [[eslaviar]]rak hasi ziren sartzen eta bertan bizilekua hartzen. Haien mende jarri nahi ez zutenak mendietara edo eslaviarren eskua iristen ez zen haranetara jo zuten, eta lurraldeka ''jupa'' izeneko egituretan antolatu ziren, leinu-elkarteetan alegia. Elkarte zabalagoetan, ''rasca'' izenekoetan, bateratzen ziren. Tarteka ''jupan'' izeneko itzal handiko buruzagiren bat, Vlastimir (850), Ceslav printzea (930-960) edo Voïslav printzea esaterako, agertu zen eta estatu moduko batzuk antolatu ziren, baina betiere aldian aldiko auzoko inperioen mende egon behar izan zuten, [[bulgariar]]raren mende (893-927), [[mazedoniar]]-bulgariarren mende (XI. mendearen hasieran) edo [[Bizantzio|bizantziarren]] mende.
[[Fitxategi:CarDusan2.jpg|thumb|right|200px|[[Eztebe Uroš IV Dušan]] erregea.]]
 
IX. mendean sartu ziren eslaviar liturgia eta [[alfabeto ziriliko]]a. 1159an, Eztebe Nemanja ''jupan'' handiak bizantziarren agindupetik atera zuen Serbia, baina Erdi Aroko goren aldia 1331-1355 bitartean iritsi zuen [[Eztebe Uroš IV Dušan]] erregearekin. 1346an [[Pec]] hirikoko (Hungaria) artzapezpikuak serbiarren eta greziarren enperadore izendatu zuen [[Skopje]]n (Mazedonia). 1389an, [[Kosovoko gudua]] galdu ondoren, turkiarren mende geratu zen [[Serbiako Despoterria|Serbia osoa]], printzerri bat izan ezik, eta lau mendez erabat otomandarren mende egon zen, XVII. mendeaz gero ''haïduk'' legez kanpora jartzen zirenen hainbat matxinada izan zen arren.
85. lerroa:
 
1992an, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Mazedonia bereizi ondoren, Jugoslaviako Errepublika Federala eratu zen, Serbiak eta Montenegrok osatua. 1992ko hauteskundeetan, Milosevic aukeratu zuten berriz ere lehendakari. Milosevicen agintaldia gero eta autoritarioagoa bihurtu zen eta bere agindupean Serbiak izan zituen hiru gerretan Milosevicen aginduz egindako sarraskiek, hilketek eta giza eskubideen aurkako urraketek gaitzespen handia ekarri zioten nazioartean. Gerrako urte horietan blokeoa ezarri zitzaion Serbiari, eta Daytoneko bake hitzarmena sinatu ondoren eta, bereziki, 1995eko abenduan, Estatu Batuek indarrik gabe utzi zituztenean Jugoslaviari ezarritako zigorrak, Milosevicek arrakasta handia izan zuen bere herritarren artean, blokeoak iraun artean milioi eta erditik gora serbiarrek lana galdu baitzuten.
[[Fitxategi:Former Yugoslavia 2008.PNG|thumb|right|300px|[[Jugoslavia]]ren izan zenaren ondoren sortutako herrialdek, 2008an.]]
 
1997an, okerragotu egin ziren armada federalaren eta Kosovoko albaniarren arteko liskarrak. Milosevicek erreferendum bat antolatu zuen Serbia osoan, atzerritarren bitartekaritza beharrezkoa ote zen jakiteko; boto emaileen % 75ek bitartekaritza ukatu zuen, eta Kosovoko albaniarrek galdeketa boikotatu zuten. 1999an, [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOko]] indarrek airez bonbardatu zituzten Serbia, Montenegro eta Kosovo, ehunka hildako eraginez. Mendekuz, serbiar indarrek kosovarrei eraso zieten eta haietako askok inguruko herrialdeetara ihes egin behar izan zuten. 1999ko ekainean, NBEn indar militar bat hedatu zen Kosovon, jugoslaviar indarrek hala onartuta; teorian, Jugoslaviari aitortzen zitzaion Kosovoren gaineko burujabetza, baina, praktikan, NATOren eta NBEen agindupeko protektoratu bat zen hura. 2000ko hauteskundeak [[Vojislav Kostunika]]k irabazi zituen lehenengo itzulian gehiengo absolutuz, baina Milosevicen jarraitzaileek erabaki hori onartu ez eta bigarren itzulia egin nahi izan zuten. Estatu Batuetako eta Europako Batasunak iruzurra salatu eta galdu zuela onar zezala eskatu zioten Milosevici. Oposizioak herri matxinada bat antolatu zuen, poliziako eta armadako sektore batzuekin batera, eta Milosevicek ihes egin behar izan zuen eta Kostunika aukeratu zuten lehendakari. 2001ean, Milosevic atxilotu zuten. Estatu Batuetako lehendakariak esan zuen Jugoslaviak ez zuela laguntza ekonomikorik jasoko Milosevic Hagako [[Nazioarteko Zigor Auzitegia]]k epaituko ez zuen arte, eta, hala, Milosevic Hagara estraditatu zuten. 2006an hil zen Milosevic, Hagako espetxean, bera epaitzen ari ziren bitartean.