Rubiken mendekua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rubiks_revenge_solved.jpg|thumb|right|200px|Rubik-en Mendekua ondo berrantolatuta]]
[[Fitxategi:Rubiks_revenge_scrambled.jpg|thumb|right|200px|Rubik-en Mendekua, laukitxoak era nahasian]]
[[Fitxategi:Rubiks_revenge_tilt.jpg|thumb|right|200px|Rubik-en Mendekua alde bat biratuta]]
 
'''Rubik-en mendekua''' [[Rubiken kuboa|Rubik-en kuboaren]] 4×4×4 bertsioa da. Peter Sebesteny-k asmatua, Rubik-en mendekua '''Sebesteny-ren kuboa''' deitua izateko zorian egon zen, azken minutuko erabaki batek puzzlearen izena aldatu baino lehen, Rubik-en kubo originalaren zaletuak erakartzeko asmoz. Puzzle originala ez bezala, ez dauka laukitxo finkoak: aurpegien erdialdeetako laukitxoak (lau aurpegiko) aske mugi daitezke beste erdialdeetako laukitxoekiko. Barruko mekanikak nahiko ezberdinak dira: aurpegien erdialdeetako kubotxoak kuboa zatitan banatzen ez bada ikusi ezin den barruko bola bateko ildasketan irristatzen dira. Ertz eta erpinetako kubotxoak, 3×3×3 bertsioaren era berberean, erdialdeetako laukitxoen ertzek eratutako bidetan irrist egiten dute. East Sheen konpainiak 3×3×3 kuboaren mekanismoaren hedapena den beste mekanismo berri bat sortu zuen.