Roger de Flor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
[[File:RogerdeFlor.jpg|thumb|right|Roger de Flor]]
'''Roger de Flor''', '''Roger Blum''' jaioa, ([[Brindisi]], [[Siziliako Erresuma]], 1267 - [[Edirne|Hadrianopolis]], [[Bizantziar Inperioa|Bizantzioko Inperioa]], [[1305]]eko [[apirilaren 30]]a) Kataluniako abenturazalea, jatorriz germaniarra. [[Rikardo Blum]] belatz ehiztari germaniarraren semea zen. Tenpluko zaldun baten zerbitzuan hasi zen mutikotan eta gazterik hartu zuen parte kristauen ebakuazio batean, [[Akre (Israel)|San Joan Akrekoa]] hirian (1291, Palestina). [[Tenpluko ordena]]ko maisu nagusiak ordenaren altxor batzuez jabetu zela egotzi eta [[Genova|Genoara]] jo zuen Roger de Florrek. Hiri hartan bildutako ''[[almogavarrak|almogavare]]'' edo mertzenario kataluniar eta aragoitarren buru jarririk, itsas ohointzan hasi zen Mediterraneoan eta, indarturik, Aragoi, Katalunia eta Sizilia Bietako erregearen onespena jaso zuen. 1303. urtean, [[Andronikos II.a Paleologo|Andronikos II.a]] Bizantzioko enperadorearen zerbitzuan jarri zen turkiarren aurka bere almogavareekin eta, Asia Txikiko eremu handi askoren jabe egin ondoren, bertako zesar titulua jaso zuen enperadorearengandik. [[Migel IX.a Paleologo|Migel IX.ak]], Andronikos II.aren semeak, errezeloa hartu zion eta hilarazi zuen, almogavare askorekin batera, oturuntza baten ondoren. Almogavareek mendeku hartu eta izugarrizko triskantza egin zuten Trazian eta Bizantzion ("[[kataluniar mendekua]]").
== Erreferentziak ==