Ireki menu nagusia

Aldaketak

6 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
[[XIII. mendea|XIII.]]-[[XIV. mende]]etan bultzada handia izan zuen [[Hansa]]ri loturiko Rhin ibaiaren bazterreko hirietako ekonomiak; garrantzitsua izan zen, halaber, arte eta kulturaren garapena ([[Heidelberg]] eta [[Mainz]]eko unibertsitateak). [[XVI. mende]]an, [[Erreforma Protestantea|Erreformaren]] garaian, [[katolizismo]]ari eutsi zioten herrialde gehienek; [[Frantziako Erresuma|Frantziako koroa]] Lotaringiaz jabetu zen eta [[XVII. mende]]an Brandenburgeko etxe prusiarra zabaldu zen Kleve eta Mark aldera. [[Hogeita Hamar Urteko Gerra|Hogeita Hamar Urteko gerraren]] garaian ([[1618]]-[[1648]]), [[Alsazia]] geratu zen Frantziako koroaren mendean. [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.ak]] sendotu zuen nagusigo hura, baina Lotaringia ez zitzaion [[1766]] arte Frantziako koroari lotu.
 
[[Fitxategi:Hohenzollernbrücke_Kölner_Dom.jpg|thumb|right|300px|[[Kolonia (Alemania)|Kolonia]] hiria gauez.]]
[[Frantziako Iraultza]]ren garaian sortu ziren Rhin aldeko departamenduak (Sarre, Mont-Tonerre, Rhin-et-Moselle). [[XIX. mende]]aren hasieran Frantziaren aurkako sentimendua zabaldu zen Renanian, eta [[1815]]ean [[Prusia]]ren mendeko estatu bihurtu zen lurraldea. Industriaren emanari esker, Alemaniako lurralde aberatsena izan zen Renania. Frantziak saio ugari egin zituen XIX. mendean lurralde hura bere egiteko eta lotze proposamen bat ukatu zitzaien frantsesei [[Versaillesko Ituna|Versaillesko Itunean]], [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren ([[1918]]). Alemaniak gerra haren ondoko kalte-ordainak iristen ez zirela eta, frantses gudarostea [[Ruhr (ibaia)|Ruhr ibaiaren]] arroan sartu zen [[1923]]an, baina alde egin behar izan zuen [[1925]]ean, mugimendu germaniarren (Renaniako errepublika aldarrikatu zuten 1923ko urrian) eta mendebaldeko estatu aliatuen eraginaren ondorioz.