Plentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aldaketa Gorlizen gesurra
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
113. lerroa:
 
== Ondasun nabarmenak ==
[[Fitxategi:Church of Santa María Magdalena (Plentzia) 001.jpg|thumb|right|250px|[[Santa Maria Magdalena eliza (Plentzia)|San Maria Madalena eliza]].]]
[[Fitxategi:Plentziako uri zarra.jpg|thumb|right|200px|Herri zaharreko kantoi bat.]]
Hirigune historikoa ibaiak berak eta elizak, Butroetarren dorreak eta merkatuaren plaza dauden guneak mugatzen dute (eremu lau hori izan zen mendeetan zehar hiriaren gune nagusia). Oinplanoak [[Bastida (hirigintza)|Bastida]] ereduari jarraitzen dio eta hiru kale paralelo ditu: Goienkale, Artekale eta Barrenkale, eta garai batean ibaira ematen zuten bi kantoik zeharkatzen dituzte. Kaleek eta kantoiek zabalera bera dute: bost urratsekoa. Kantoiek erribera eta hirigunea lotzen dituzte, eta kaleak ibaiertzarekiko paraleloak dira, lurraren bideei jarraiki. Espazioa [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] ereduei jarraiki banatuta dago: lursailak estuak eta sakonak dira. Horietako askok gaur arte iraun dute, eta hiriko hasierako etxebizitzen ezaugarri ziren baratza batzuek ere bai. Askotan, lursail bat baino gehiago elkartu dira eraikin handiagoa egiteko. Garai bateko harresietatik, elizatik gertu, alde zaharraren goialdean dagoen atari irekia bakarrik gelditzen da: Santiagoko atea. [[Erdi puntuko arku]]a da, kanoi eskartzanoa duena, eta neurriak eta faktura ikusita, XVI. mendekoa dirudi.