Pizkundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.213.19.194 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
'''Pizkundea'''<ref name=Euskalterm&HiztegiBatua>[http://www1.euskadi.net/euskalterm/ Euskalterm terminologia-bankuan] ''Pizkunde'' eta ''Errenazimentu'' izenak proposatzen dira, ordena horretan; eta bi horiek daude onartuta, inolako oharrik gabe, euskara batuko hitzak arautzen dituen ''Hiztegi Batua''n. ''Elhuyar gaztelania-euskara'' hiztegiak ''Errenazimentu'' izena dakar.</ref> edo '''Errenazimentua'''<ref name=Euskalterm&HiztegiBatua/> —zenbaitetan ''Berpizkundea''<ref>Ibon Sarasolaren [http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=renacimiento ''Zehazki'' hiztegian hala ageri da], baina ''Hiztegi Batua''k ''pizkunde'' hobesten du «berpizkunde» sarreran.</ref> edo ''Errenaisantza''<ref>EHUren Arte Ederrak tituluaren [http://www.ehu.es/p200-content/eu/pls/entrada/plew0040.htm_asignatura_next?p_sesion=&p_cod_idioma=EUS&p_en_portal=S&p_cod_centro=320&p_cod_plan=BARTE201&p_anyoAcad=act&p_menu=principal&p_cod_asig=11180&p_ciclo=X&p_curso=X&p_vengo_de=asig_cursos ikasgaietan] forma hau erabiltzen da, baina ''Hiztegi Batua''n ez da ageri, ez eta hemen aipatu diren gainerako hiztegietan ere.</ref> ere deitua— [[XV. mendea|XV.]] eta [[XVI. mendea|XVI. mendeetako]] kultura mugimendua izan zen, [[Behe Erdi Aroa]]n [[Florentzia]]n hasi eta geroago [[Europa]]n zehar hedatuz joan zena. Hitza orduko garai historikoa izendatzeko ere erabiltzen den arren, kontuan hartu behar da Pizkundeko aldaketak ez zirela Europa osoan batera gertatu. [[Pizkundeko humanismo|Pentsamendu humanistari]] oso loturik dagoen mugimendu kultural horren oinarria Antzinate klasikoaren iturrietara itzultzea izan zen.
 
[[Fitxategi:David von Michelangelo.jpg|thumb|right|250px|<small>[[Michelangelo]]ren Dabid eskultura ([[Florentzia]]ko Arte Eder Akademia), [[Goi Pizkunde]]ko artearen adibidea.</small>]]
Pizkundea [[Erdi Aroa]] eta [[Aro Modernoa]]ren arteko zubia izan zen. Izan ere, Erdi Aroaren amaiera eta Pizkundearen hasierako urteetan, oso denbora laburrean, Mendebaldeko gizartea oinarri-oinarritik inarrosi zuten aurkikuntza eta asmakuntzak egin ziren, Europan eta inguruko herrietan ere. Jakintza klasikoa berpizteaz gainera, Errenazimentuan kontinente berriak aurkitu eta esploratu ziren, [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] astronomia sistemak hartu zuen [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeorenaren]] lekua, [[estatu-nazio|estatu nazioak]] eratu ziren, [[feudalismo|sistema feudalak]] gainbehera egin zuen eta komertzioa asko hedatu zen, eta garrantzi handiko berrikuntzak aplikatu edo asmatu ziren (papera, [[inprimatzeko makina]], itsasorratza, [[bolbora]]...). Nolanahi ere, garai hartako pentsalarientzat ikasketa eta jakintza klasikoen eraberritze garaia zen hura batez ere, kultura pobretu zen urte luzeen ondoren heldua. Horretan erabakiorrak izan ziren [[Bizantzio]]tik, [[Otomandar Inperioa|otomandarrengandik]] ihesi, iritsi ziren jakintsuak eta testuak, horien bidez ezagutu ahal izan baitziren klasikoak.
13. lerroa:
== Ezaugarriak ==
=== Gizakia ===
[[Fitxategi:Da Vinci Vitruve Luc Viatour.jpg|thumb|right|220px|<small>''Vitruvioren Gizona'', [[Leonardo da Vinci]]ren marrazkia, arte eta zientziaren arteko konbinaketaren adibidea.</small>]]
Errenazimentuaren ezpiritua, azken aldian, hainbat eratan gorpuztu bazen ere, hasieran pentsaera mugimendu batek gauzatu zuen, [[pizkundeko humanismo|humanismo]] deritzanak hain zuzen ere. Humanismoak hainbat ezaugarri ditu:
* Lehenbizi, gizakia bera, ikuspegi guztietatik, eta bere lorpen guztiekin, hartzen du gaitzat.