Peru: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
71. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Peruko historia}}
[[Fitxategi:Sunset_across_Machu_Picchu.jpg|thumb|right|260px|[[Machu Picchu]], inken azken gordelekuetako bat.]]
 
Andeetako antzinako kulturen artean ([[Chavín de Huántar|Chavin]], [[Paracas]], [[Moche|Mochica]], [[Nazca kultura|Nazca]], etab.) [[Inka Inperioa|Inka zibilizazioa]] nagusitu zen lurraldean. XII. mendearen inguruan sortu zen; XV. mendearen erdialdetik aurrera izan zituen urterik oparoenak, eta Hego Ameriketako inperio ahaltsuena eta handiena izatera iritsi zen espainiarrak heldu aurreko urteetan. Gaur egungo Peru, Ekuador, Bolivia eta Argentinako eta Txileko iparraldea hartzen zituen.
137. lerroa:
Mendialdeko lursailak, berriz, txikiak dira, mailaka antolatuak, amerindiarrek oso baliabide urriz lantzen eta bizibidea ateratzeko erabiltzen dituztenak. Mendian egiten diren gai nagusiak [[arto]]a eta [[patata]]k, eta ondoren, [[manioka|mandioka]], [[garagar]]ra, [[gari]]a, [[basarto]]a eta [[kina-arbola]] dira.
 
[[Fitxategi:Un_sol_de_1889.JPG|thumb|right|200px|Peruko dirua, [[sol]]a, 1889koa.]]
 
Oihanaldeko alderdi batzuetan, XX. mendearen erdialdeaz gero kafea, platanoa, arroza, artoa eta fruitu tropikalak lantzen dira. Bestalde, Perun oso zabalduak daude kina-arbola eta [[koka (argipena)|koka]]. Koka-hostoa, amerindiarrek beretzat erabiltzen dutena kenduta, Kolonbiara eta handik, [[kokaina]] bihurtua, Europara eta Ipar Ameriketara saltzen da. Peruko oihanek lurraldearen erdia baino gehiago hartzen dute, baina ustiapena ez dago guztiz aurreratua: kautxu-arbola, kaoba, ebanoa, zedroa, palisandroa. Zura ibaietan barrena garraiatzen da Atlantikoraino.
164. lerroa:
 
== Kultura ==
[[Fitxategi:Mario_Vargas_Llosa_(2010).jpg|thumb|right|230px|Mario Vargas Llosa.]]
 
Peruko kultura antzinako herrien eta espainiarren ekarriez osatua da. Antzinako herriak eraikitzaile bikainak izan ziren. Aipagarriak dira inken eta inken aurreko aztarnategiak: Chanchango hondakinak, [[Machu Picchu]]ko gotorlekua eta Cuscoko harlanduzko harresia eta gotorlekua. Geroago, espainiar kolonizatzaileek eliza eta tenplu bikainak eraiki zituzten Peruko hiri nagusietan. Aipagarriak dira, besteak beste, Limako katedrala, San Frantzisko eliza eta komentua, Cuscoko katedrala, Jesus eta Mariaren eliza eta Jesusen Lagundiaren eliza, eta Arequipako San Inazio eliza. Margolaritzan garrantzi handia izan zuen Cuscoko eskolak XVII. eta XVIII. mendeetan. Espainiako Sevillako eskolaren eragina nabari da Peruko orduko margolaritzan eta eskulturan. Literaturan zenbait idazlek ospe handia izan du: César Vallejo, XX. mendeko poeta nagusietako bat, Ciro Alegría eta José María Arguedas eleberrigileak, indiarren bizimodua islatu dutenak, eta, XX. mendearen erdialdetik aurrera, [[Alfredo Bryce Echenique]] eta, batez ere, [[Mario Vargas Llosa]].