New York: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
130. lerroa:
[[XIX. mendea]]n hiriak eraldaketa handiak izan zituen, [[immigrazio]]aren eta garapenaren ondorioz. [[1811ko Commissioners' Plan|1811ko plana]] jarraituz, hiriko kale-sarea hedatu egin zen, Manhattan uhartearen osotasuna hartzeraino. [[1819]]an Erie ubidea ireki zen eta, horren bitartez, Ipar Amerikaren barrualdeko lurralde eta nekazaritza-merkatu handiak [[Ozeano Atlantikoa]]rekin komunikatuta geratu ziren.
 
[[Fitxategi:Mulberry Street NYC c1900 LOC 3g04637u edit.jpg|thumb|right|320px|Mulberry Street, [[Lower East Side]] auzoan, 1900 inguru.]]
 
[[XX. mendea|XX. mendeko]] lehen erdian zehar, New York nazioarteko zentroa bihurtu zen [[industria]], [[merkataritza]] eta [[komunikazio]]aren alorretan. [[1920ko hamarkada]]n New York City helmuga nagusitzat hartu zuten [[afrika]]r jatorriko amerikar herritar askok eta askok, Estatu Batuen hegoaldetik abiaturiko migrazio handiaren ("Great Migration") garaian. [[1916]]rako, [[Afrika]]ko diasporak [[Ipar Amerika]]n zeukan hiri-kokagune handiena zen New York. ''Harlem Renaissance'' mugimendua [[alkohol]]-debekualdiaren garaian loratu zen: horrek denboran bat egin zuen loraldi ekonomiko batekin eta horren ildotik [[etxe orratz]]en eraikuntzan pizturiko norgehiagokarekin.