Michel de Montaigne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
19. lerroa:
La Boétie hil ondoren -hogeita hamahiru urte zituela, eta Montaignek hogeita zortzi-, aita ere hil zitzaiolarik -Montaigneren beste helduleku bat-, zorritxarreko halaber umeak jaioberritan hiltzen zitzaizkiolako (Francoise de la Chassagnerekin izan zituen zazpi alabetatik bakarra bizi izan zen luzaroan), eta bizitza publikoak aspertuta, Montaigne, berrogei urte bete gabe, bere gazteluko dorre batera erretiratu zen, klasikoak nagusi ziren mila bat liburuz inguratuta.
 
[[Fitxategi:St Michel de Montaigne Tour03.jpg|thumb|right|220px|<small>[[Saint-Michel-de-Montaigne|Montaigneko]] gaztelua. Gehiena [[1885]]ean erre bazen ere, idazlearen liburutegia zegoen dorrea [[XVI. mende]]an bezala dago.</small>]]
Dorre hartan hasi zen bere obra bakarra lantzen, ''[[Essais]]'' («Entseiuak»); eta ordudanik, bizitza osoa eman zuen obra hura idazten eta berridazten. Liburuaren izenak ez zuen orduan, inola ere, liburuko testuen literatura generoa izendatzen; bertan aurkitzen direnak egilearen bizikizunak direla, edo bizikizun horiek kontatzeko ahaleginak, entseiuak edo saiakerak, besterik ez du adierazten. Liburua aurrenekoz argitaratu ondoren ([[1580]]), Montaignek bidaia luze bat egin zuen [[Suitza]], [[Alemania]] eta [[Italia]]n barrena.