Masaccio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
49. lerroa:
''Kristau berrien bataioa'' obran ere, irudi errealistak erabili zituen. San Pedro agertzen da aurrean, ibai ertzean, oinetan kristau berria duela. Bizitasun handiko freskoa da. Jainkozko gertaera bati buruzkoa den arren, Azken Gotikoko abstrakzioa alde batera utzi, eta orainaldira ekarri eta gizatiartu egin du [[bataio]]aren pasartea, gertaera hori sinestunei hurbildu nahian bezala. Errealitateari lotu zaio, beraz, Masaccio, [[Giotto di Bondone|Giotto]] aitzindariaren joerari jarraituz.
 
[[Fitxategi:Masaccio7.jpg|thumb|right| 350 px|alt=|''Txanponaren zerga'' (1425).]]
 
''Txanponaren zerga'' atalean, Jainkoa agertzen da dizipuluekin eta Zesarri ordaindu beharreko zerga eskatzera joan zaizkien zerga-biltzaileekin. Kontakizun jarraituaren teknika erabili zuen, hau da, irudi berean adierazi zituen denboran aldi berean gertatu ez ziren gertaera batzuk: Jainkoak San Pedrori ibaitik arraina hartzeko eskatzen dio, arrainak txanpona duelako ahoan, eta Pedro bera agertzen da arrainaren ahotik txanpona hartzen, Pedrok eta Jainkoak eskuaz seinalatzen duten gunean. Zerga-biltzaileak seinalatzen duen lekuan, berriz, Pedro agertzen da berriro, funtzionarioari txanpona ematen.