«Lurrun-presio»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
[[Fitxategi:Water vapor pressure graph.jpg|thumb|right|300px|Ur-lurrunaren presioa tenperaturaren funtzioan. Ohar bedi 100 °C-eko lurruntze-puntu normalean lurrun-presioa presio atmosferiko estandarraren berdina dela, 760 Torr.]]
'''Lurrun-presioa''' [[lurrun]]-fasean dagoen substantzia baten eta lurrun-fasean ez dagoen substantzia beraren arteko [[oreka termodinamiko]]a gertatzen denean existitzen den [[presio]]a da. [[Likido]]ek eta zenbait [[solido]]k [[gas]] egoerara igarotzeko joera daukate, eta gas guztiek daukate likidora edo solidora [[kondentsazio|kondentsatzeko]] joera. Lurrun-presioaren orekak likido edo solido baten lurruntze-tasa adierazten du. [[molekula|Molekulek]] eta [[atomo]]ek likidotik edo solidotik ihes egiteko duten joera erakusten du. Substantzia batek tenperatura normalean lurrun-presio altua badauka, [[hegazkortasun (argipena)|hegazkorra]] dela esan ohi da. Kelvin-en ekuazioak erakusten duenez, lurrun-presioa tantaren tamainaren araberakoa da.