Lima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
160. lerroa:
 
== Ondarea ==
[[Fitxategi:SanFranciscoDeAsis view1.jpg|thumb|right|250px|San Frantzisko Asiskoaren eliza]]
[[Fitxategi:Lima Plaza Mayor1 cropped.jpg|thumb|right|250px|Arma plaza]]
Espainiarren konkistaren garaiko monumentu ugari gorde ditu Limako hiriak, baina horietako asko eta asko berritu edo berriro eraiki dira, lurrikarek erabat edo neurri handi batean hondatu baitituzte jatorrizko eraikuntzak. Aipagarri dira, besteak beste, [[1540]]. urtean eraikitako katedrala ([[XVIII. mendea]]n berritua), [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] San Francisco eliza eta komentua, XVIII. mendean erabat berritu zen Santo Domingo komentua, [[XVII. mendea|XVII. mendeko]] San Agustin komentua (XVI. mendeko kanpandorrea, klaustroa, erretaula barrokoa), Santa Rosa de las Monjas eliza ([[1704]]-[[1708]]), Corazón de Jesús eliza (1758-1766), Nazarenas eliza (Peruko [[rokoko]] estiloko eredurik garbiena, [[1766]]-[[1771]]) eta XVII.-XVIII. mendeetako hainbat etxe eta jauregi, barroko eta rokoko estiloan eginak. Ikusgarriak dira, halaber, arkeologia museoa eta urrearen museoa ([[Kristobal Kolon|Kolon]] aurreko artelanak). Liman dauden hiru unibertsitateetatik San Marcos da garrantzizkoena, [[1551]]n sortua.