Lehengai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +txantiloi:Vikidia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
{{Vikidia|Lehengai}}
 
[[File:Coal Stockpiles at Kayenta Mine.png|thumb|right|300px|[[Harrikatz|Ikatza]] '''lehengai''' bat da.]]
'''Lehengaiak''' [[energia]] sortu, [[ekoizpen-prozesu]]etan erabili eta eraldatzeko nahiz berehala kontsumitzeko erabiltzen diren materialak dira, prozesatu gabeak edo erabiltzeko prest jartzeko prozesamendu sinplea izan dutenak. Adibidez, [[zur]]a lehengai mota bat da, basoetatik atera eta behar bezala moztu ondoren (prozesamendu sinplea) berehala erregai moduan kontsumitu nahiz altzariak eta eraikuntza-materialak egiteko erabil daitekeena. Lehengaiak naturatik erauziak izan daitezke (eta orduan [[natura baliabide]] ere deitzen zaie) baina [[birziklapen|birziklatuak]] ere izan daitezke (beira, txatarra eta paper erabilia, adibidez). Ekoizpen-prozesuetan [[produktu bukatu]]ak egiteko erabiltzen dira, baina ''lehengai'' izenak ez du esan nahi prozesuaren hasieran erabiltzen direnik, lehengaiak ekoizpen-prozesuko edozein fasetan erabil baitaitezke. [[Nekazaritza-produktu]]ak ere lehengaitzat hartzen dira, beste produktu edo elikagaiak elaboratzeko erabiltzen direnean (horrela, [[zereal]]ak lehengaitzat hartzen dira zuzenean kontsumitzeko ez badira, [[irin]]ak, [[pentsu]]ak eta beste produktuak egiteko erabiltzen baitira). Beste irizpide baten arabera, lehengaiak berriztagarriak (zura, nekazaritza-produktuak, animalien larrua)nik hobeto naiz mineralak) izan daitezke.