«Lasa eta Zabalaren hilketa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
:'''''Lasa eta Zabala''' izenburuak artikulu honetara dakar; [[Pablo Malo]]k zuzenduriko izen horretako filmari buruzkoa hau da: [[Lasa eta Zabala (filma)]]''
[[File:Joxi joxean baiona 001.JPG|thumb|right|330px|Lasa eta Zabalaren irudiak bahitu zituzten Baionako Tonneliers karrikaren inguruetan.]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''' [[Euskal Herria]]n [[1983]] urtean [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] aurka izandako [[gerra zikin (argipena)|gerra zikineko]] hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta [[Guardia Zibila|Guardia Zibileko]] agintari eta kide zenbaitek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako [[euskadi Ta Askatasuna|etakide]] gazteak bahitu, Guardia Zibilaren [[La Cumbre jauregia|Donostiako La Cumbre jauregiko]] instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik [[Alacant]]era eraman eta bertako landan [[erailketa|erail]] zituzten. Bahiketa eta ondorengo erailketa estatuko aparatuek antolatutako [[GAL]] erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.
 
 
== Gertakariak ==
[[File:Bayonne-Rue des Tonneliers-20110313.jpg|thumb|right|180px|[[Tonneliers karrika]], Baionan, non Lasa eta Zabala bahitu zituzten.]]
[[1983]]ko [[urriaren 16]]ko 00:30 aldera, kalez jantzitako espainiar [[guardia Zibila|guardia zibilek]] [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] [[Tolosa]]ko [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] kideak bahitu zituzten [[Baiona]]ko [[Tonneliers karrika]]n, haien lagun batek [[Arrangoitze]]ko jaietara joateko utzi zien autora sartzean. Bezperan, senide eta lagun batzuekin poteoan ari zirelarik, nabarmena izan zen ezezagun batzuek egiten zieten jarraipena.<ref>{{es}} [http://elpais.com/diario/2000/01/14/espana/947804411_850215.html Dos testigos afirman que los etarras vieron a policías españoles vigilándoles Dicen que sospecharon de un coche en el que iban dos personas], ''elpais.com'', 2000-01-14.</ref> Isilpean, bahitutako gazteak [[Donostia]]ra eraman eta Guardia Zibilak [[Aiete]] auzoan duen [[La Cumbre (Aiete)|La Cumbre]] jauregian sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere.
 
{{aipu|Entzun arretaz esango dudana, ez dut berriro errepikatuko. Lasa eta Zabala ETAko kideak erail ditugu. Hil aurretik abade bat eskatu dute, baina ez diegu eman, ez baitzuten merezi.}}
 
[[Fitxategi:Localització de Busot respecte el País Valencià.png|thumb|right|180px|Hobia aurkitu zuten Busot herriaren kokalekua, [[Valentziako Erkidegoa]]n]]
Ahots anonimoak Alacanteko [[Busot]] herrian kokatu zuen gertakaria, eta ondoren deia eten zen. Hasieran garrantzirik eman ez zitzaionez, inoiz ezingo da jakin Lasa eta Zabala benetan 1984ko urtarrilaren 20an hil zituzten edo ez.