«Kaxa-diagrama»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
[[Fitxategi:Boxplot 0001.png|thumb|right|250px|Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten '''kaxa eta biboteen diagramak''']]
[[Estatistika]]n, '''kaxa-diagrama''', '''kaxa eta biboteen diagrama''' ere deitua, ingelesezko '''''box plot''''' izenez ere ezaguna, [[aldagai kuantitatibo|aldagai koantitatibo]] bat irudikatzeko [[datu-diagrama]] bat da, datu multzo bateko ezaugarriak ([[zentro-joera (estatistika)|zentroa]], [[sakabanatze (estatistika)|sakabanatzea]], ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. [[Muturreko datu]]ak atzemateko ere erabiltzen da. Bost [[laburkin (estatistika)|laburkin]] erabiltzen dira bere eraketarako: [[mediana]], lehenengo [[kuartil|koartila]], hirugarren koartil, [[datu (argipena)|datu]] handiena eta datu txikiena. [[Aldagai kuantitatibo]] bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri, horretarako diagramak batera jarriz, bertikalean edo horizontalean. [[John Tukey]] estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko [[datuen azterketa esploratzaile]] izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagramak eta HDR diagramak, besteak beste.