Iruñeko zitadela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
37. lerroa:
 
== Erabilera gotorleku gisa ==
[[Fitxategi:Ciudadela de Pamplona.JPG|thumb|right|200px|Laguntza atea, espainiar faxisten Estatu kolpearen garaian (1936ko uztaila) [[Espainiako Bigarren Errepublika|errepublikazale]] eta [[eusko abertzaletasun|eusko abertzale]] ugari fusilatu zituzten tokia.]]
Iruñeko biztanleak kontrolpean mantentzen izan zuen eraginkortasunaz beste, zitadelak ez du defentsa gertakaririk eduki. Horregatik gutxitan setiatua izan da, baina bai hartua. [[1808]]ko [[otsailaren 16]]ean [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] [[Frantzia]]r Gudarosteak, [[D'Armagnac]] buru zuelarik, [[Karlos IV.a Espainiakoa]]rekin sinatutako Fontainebleauko Itunaren ondorioz, [[Portugal]] bereganatzeko [[Iberiar penintsula]] zeharkatzeko baimena zuenez, amarru txiki baten bidez zitadela bereganatu zuen. [[1808]]ko [[otsailaren 9]]an Frantziar Gudarostea San Nikolaseko atetik sartu zen (Nafarroako Gorteen Etorbidea eta San Inazio kalearen bidegurutzearekin parez-pare aurkitzen den [[Iruñeko Bigarren Zabalgunea]]ren inguruan). Ofizialak hiriko jauntxo eta nobleen etxeetan ostatu hartu zuten, eta gainontzeko 4.000 gudariak gune ezberdinetan kuarteleratu ziren. Aurkako edo etsaitasunezko egoera honetan, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]] a D'Armagnac buruari zitadelaren bereganatzea agindu zion. Azpijokoa [[otsailaren 16]]an izandako elurteaz baliatzea zen, egun horretan frantziar gudariak elkarren aurka elur pilotak jaurtikitzen ari zirelako itxurak eginez zitadelara hurbildu ziren, betiere defendatzaileen gozamenerako. Gertu zeudenean ezkutatuta zeuzkaten euren armak atera, barnera sartu eta zitadela bereganatu zuten. Aurrerantzean frantziarrek burututako gisa bereko amarruek beste hainbat gotorleku bereganatzeko beta eman zien ([[Duhesme]]ren otsailaren 28ko [[Bartzelonako zitadela]] eta [[Montjuïceko gaztelua|Montjuiceko gazteluaren]] bereganatzeak, eta [[Piat]] koronelaren [[Figueres]]ko zitadela eta [[Donostia]]ko [[San Telmo gaztelua]]ren bereganatzeak kasu.<ref name="DiarioNoticias1" /><ref>Navarra en la época moderna y contemporánea. Jimeno Jurío, José María. 2007. Iruñea. Pamiela argitaletxea. ISBN 978-84-7681-457-4.</ref>