Ioi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +barne lotura: karga elektriko
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Nitrate-ion-elpot.png|thumb|right|200px|Nitrato-ioiaren ([[Nitrogeno|N]][[Oxigeno|O]]<sub>3</sub><sup>-</sup>) potentzial elektrikoaren mapa. Gorriz markatutako areek horiz markatutakoek baino energia gutxiago daukate]]
'''Ioi''' bat [[elektroi]]ak galdu edo irabazi dituen eta, beraz, positiboki edo negatiboki kargatu den [[atomo]] edo [[molekula]] bat da. [[Karga elektriko|Karga]] positiboa duten ioiei ''[[katioi]]'' deritze (Na+, Ca2+, NH4+, H3O+ adibidez) eta [[katodo]]ek erakartzen dute. Karga negatiboa dutenei, berriz, ''[[anioi]]'' (Cl-, OH-, CO32-, C6H5- adibidez) eta [[anodo]]ek erakartzen dute. Ioien tasunek ez dute zerikusirik jatorrizko atomo edo molekulen tasunekin, kargak eragin handia baitu gai baten jokaeran. Ioiak solidoetan, isurkarietan eta gasetan izaten dira. Sukaldeko gatza, adibidez, solidoa da, eta bere kristalek sodio eta kloro atomo kopuru berdina dute, baina ez dituzte molekulak eratzen. Sodio klorurozko kristal horiek elkar erakartzen duten sodio katioiez (Na+) eta kloro anioiez (Cl-) daude eratuak. Horrela daude eratuta ioi izaerako solido guztiak (CaCl2, AgNO3, FeCl3, PbBr2, adibidez).