Inguxetia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: |RUS}} → |Errusia}} using AWB
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
157. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Memorial-Nazran.jpg|thumb|right|240px|Errepresio politikoa jasan dutenen omenezko eraikina [[Nazran]]en.]]
[[Ingux]]ak mendian bizi izan ziren [[XVI. mendea|XVI.]]-[[XVII. mendea]]k arte, eta orduan lautadara jaisten hasi ziren. [[1810]]ean [[Errusiar Inperioa|Errusiako Inperioak]] Inguxetia bereganatu zuen. Errusiarrek gotorlekuak eraiki zituzten, eta gogor zapaldu zituzten inguxak. [[1858]]an, baina, inguxak [[Nazran]]en matxinatu ziren. Nolanahi ere, inguxak ez ziren txetxenak bezain oldartsuak izan. [[XIX. mendea]]ren erdialdean, Shamileko matxinadan [[Kaukasia]]ko herriak errusiarren aurka altxatu zirenean ere, gutxienak ziren inguxak.
 
164. lerroa:
[[1991]]n, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] desegin baino pixka bat lehenago Txetxeniak burujabetasuna aldarrikatu zuenean, inguxak Txetxeniatik banandu ziren eta beren errepublika sortu zuten. [[1992]]ko abenduan, Errusiako Diputatuen Kongresuak Inguxetia Errusiaren barruko errepublika burujabe ezagutu zuen. Errepublika berriak Ipar Osetiaren mendeko barrutia itzul ziezaion eskatzen segitu zuen, eta [[1992]]an bi herriak borrokan hasi ziren. Osetian bizi ziren 50.000 inguxetatik gehienak ihes egitera behartu zituzten, eta Inguxetian babesturik bizi dira egun.
 
[[Fitxategi:Ruslan_Aushev.jpg|thumb|right|260px|[[Ruslan Aushev]], Inguxetiako lehen lehendakaria.]]
== Ekonomia ==
Nekazaritza da Inguxetiako ekonomia-jarduera nagusia. Mendialdeko biztanleek abereak hazten dituzte, eta lur behereetakoek, berriz, lurra lantzen dute. [[Petrolio]]a, meatzaritza eta manufakturak ere garrantzi handikoak dira ekonomiaren aurrerabiderako.