Huno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
5. lerroa:
 
[[IV. mendea|IV.]] eta [[V. mendea|V. mendeetan]], hunoen tribu batzuek [[Europa]] inbaditu zuten, batez ere [[Atila]] beren buruzagia zenean. [[Volga|Volga ibaiaren]] mugaraino iritsi ziren IV. mendean, eta lehendabizi Volga eta Don ibaietako ibarretan bizi ziren [[alano]]ak menderatu zituzten; gero [[ostrogodo]]en inperioa bereganatu zuten, 376an gaurko [[Errumania]]ko lurraldeetan bizi ziren [[bisigodo]]ak mendean hartu zituzten, eta [[Erromatar Inperioa]]ren muga zen [[Danubio|Danubio ibairaino]] iritsi ziren.
[[Fitxategi:Huns_empire.png|thumb|right|300px|Hunoen inperioaren hedadura Europan.]]
432. urterako hunoek germaniarren herri asko mendean zituzten, eta erromatarren kontra eraso egiten hasiak ziren. Urte horretan errege bakarra zuten hunoen taldeek: Rua. Rua hil zenean 434. urtean, haren ilobek, [[Bleda]]k eta [[Atila]]k, hartu zuten erregetza. 441. urtean erromatarrek [[Marguseko bakea]] sinatua zuten hunoekin, eta hala erabaki zuten erromatarrek hunoei ordainketak egingo zizkietela, baina hitza bete ez zutenez gero, Atilak eraso handia egin zuen Danubioko mugatik aurrera erromatarren kontra. 445. urtean Atilaren bigarren erasoa izan zen Erromako Ekialdeko inperioaren kontra, eta [[Balkanak|Balkanetatik]] [[Grezia]]raino iritsi zen. 451. urtean erromatarrek eta bisigodoek Atila menderatu zuten. Atila 453. urtean hil zen, haren semeek elkarren arteko borrokak izan zituzten, eta inperioa zatitu egin zuten. Ekialdeko Erromako gobernuak hunoei muga itxi zienez gero, pixkanaka indarra galdu zuten.