Hodei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
176.86.34.174 (eztabaida) wikilariaren 5888252 berrikuspena desegin da (zuzenketa okerra)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
2. lerroa:
 
{{Eguraldia}}
[[Fitxategi:Nuages.gif|thumb|right|Hodeiak mugimenduan]]
'''Hodeia''' [[aire]]an dauden [[ur]] eta [[izotz]] partikulen metaketa ikusgaia da. Hodeiak [[atmosfera]]ko behe geruzako, [[troposfera]]ko, edozein lekutan ager daitezke, eta duten konposaketaren eta agertzen diren altueraren arabera sailkatzen dira. [[Munduko Meteorologia Erakundeak]] (WMO) hainbat azpitaldetan banatzen diren 10 hodei mota sailkatu ditu.
 
25. lerroa:
== Goiko hodeiak ==
* '''[[Zirru]]ak''' [Ci]
[[Fitxategi:Cirrus_over_Warsaw%2C_June_26%2C_2005.jpg|thumb|right|[[Zirru]]ak]]
 
Zirruak troposferaren goiko partean soilik azaltzen dira, 7 eta 13 kilometro arteko altueretan. Zuntz eta noizean behin zeta-antzeko itxura izan ohi duten laino meheak izan ohi dira. Itsasgizonen artean katu buztan izenez ere ezagunak dira. Egunez guztiz zuriak izan ohi dira, itzalik gabeak, baina ilunabarreko eguzki-izpiekin kolore hori-gorria hartzen dute, eta iluntzean tonalitate grisa hartzen dute.
32. lerroa:
 
* '''[[Zirrostratu]]ak''' [Cs]
[[Fitxategi:Close_Cirrostratus_stratiformis.JPG|thumb|right|[[Zirrustratu]] estratiformeak]]
 
Zirruak bezala, goi partean soilik azaldu ohi dira eta esne koloreko errezel dirdiratsu leun itxura izan ohi dute. Ortzia guztiz edo partzialki estaltzen dute, eta oso meheak direnez, Eguzkiaren eta Ilargiaren inguruan aureolak sor ditzakete. Ertzak mugatuta izan ohi dituzte.
39. lerroa:
 
* '''[[Zirrokumulu]]ak''' [Cc]
[[Fitxategi:Cirrocumulus_to_Altocumulus.JPG|thumb|right|[[Zirrokumulu]]ak]]
 
Goi partean azaltzen diren eta ordenatuta, lerrokatuta edo taldetan laiatutako lits zuri txikiez osaturiko lainoak dira. Guztiz zuriak izan ohi dira eta ez dute itzalik izaten.
48. lerroa:
 
* '''[[Altokumulu]]ak''' [Ac]
[[Fitxategi:Altocumulus1.jpg|thumb|right|[[Altokumulu]]ak]]
 
Erdi-mailako altueran egon ohi diren eta lerrokaturik dauden maluta erraldoi esferiko gisa azaltzen diren lainoak dira. Gris-zuri kolorea izan ohi dute eta normalean, itzalak izan ohi dituzte. Zirrokumuluak baino apur bat mardulago, handiago eta ikusgaiagoak dira.
 
* '''[[Altoestratu]]ak''' [As]
[[Fitxategi:As_1.jpg|thumb|right|[[Altoestratu]]ak]]
 
Altokumuluen altuera igualtsuan agertu ohi diren lainoak dira. Zerua, osorik edo partzialki tapatzen dute eta apur bat ildaskatutako laino-kapa uniforme gris itxura izan ohi dute. Lodiak izan ohi dira, eta normalean Eguzkia guztiz lainotzen dute, halorik sortu gabe. Euri fina eta tenperaturaren jaitsiera iragarri ohi dituzte laino hauek.
 
* '''[[Ninboestratu]]ak''' [Ns]
[[Fitxategi:Ns1.jpg|thumb|right|[[Ninboestratu]]ak]]
 
Laino oso mardul eta ilunak izan ohi dira, Eguzki-izpiei igarotzen uzten ez dieten adinakoak.
67. lerroa:
 
* '''[[Kumulu]]ak''' [Cu]
[[Fitxategi:Cumulus_clouds_in_fair_weather.jpeg|thumb|right|[[Kumulu]]ak]]
 
Normalean beheko mailan agertzen diren arren, goiko altueretaraino hedatu daitezkeen laino hauek ganga-forma izan ohi dute eta banaturik, gutxitan, edo konpaktuak, normalean, agertu ohi dira. Azalore erraldoi itxura izan ohi dute eta goiko partea Eguzki-izpien ondorioz argia izan hi den bitartean, beheko alde horizontala, iluna izan ohi da.
74. lerroa:
 
* '''[[Kumuluninbo]]ak''' [Cb]
[[Fitxategi:Big_Cumulonimbus.JPG|thumb|right|[[Kumuluninbo]] handia]]
 
Bertikalki hedatzen diren laino handi hauek dira ekaitzak sortzen dituztenak, eta kazkabarra ere sor dezakete. Goiko zatia izoztean gertatzen dira ekaitzak, eta orduan, motots haritsu itxurako goiko zati zapaldua izan ohi dute.
85. lerroa:
 
* '''[[Estratukumulu]]ak''' [Sc]
[[Fitxategi:Sc_2.jpg|thumb|right|[[Estratukumulu]]ak]]
 
Normalean, behe-mailako altueran agertzen diren laino hauek kolore gris-zuria izan ohi dute, eta beti agertzen dira zati ilunak hodei-multzoan. Masa borobildu eta multzokatu zabalak izan ohi dira.