Histograma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Dentsitate-histogramak eta probabilitate-banaketak: barne lotura zuzenketa: banaketa normal
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
{{argitzeko|[[datu-diagrama]]ri|Histograma (argipena)}}
 
[[Fitxategi:Altuerak histograma.png|thumb|right|300px|Pertsona multzo baten altueren '''histograma''': altuerak 165-170 tartearen inguruan biltzen dira.]]
[[Estatistika]]n, '''histograma''' [[balio (argipena)|balio]] ezberdin asko hartzen dituen [[aldagai kuantitatibo]] ([[aldagai jarraitu]]) bati buruzko datu-multzo handiak (adibidez, pertsona askoren altuerak, autobus batek egunero ibilbide bat egiteko behar duen denbora minututan urte osoan zehar) irudikatzeko erabiltzen den [[datu-diagrama]] mota bat da, datuak tartetan bildu eta [[maiztasun-banaketa]] osatu ondoren, [[maiztasun (estatistika)|maiztasunen]] araberako zutabeak altxatuz. Histogramatik [[maiztasun-poligono]] izeneko diagrama eratortzen da. [[Biztanleria-piramide]]a ere histogramak baliatuz eratzen da. Ez da diagrama egokia datu kopurua txikiegia denean (20 bat baino gutxiago); kasu horietarako [[puntu diagrama]] egokiagoa da. Estatistikan gehien erabiltzen den datu-diagrametako bat da, datuen ezaugarri estatistiko nagusienak ([[zentro-joera (estatistika)|zentroa]], [[sakabanatze (estatistika)|sakabanatzea]], ...) hautemateko aukera ematen baitu. Dena den, histogramaren parametroak (tarteak, ...) aldatzean, haren interpretazioa asko alda daitekeela hartu behar da kontuan. Halaber, datu-multzo zenbait alderatzeko aukera ematen du, dagozkien histogramak bateratuz. Dagokion ikusizko interpretazio bisualaz haraindi, histogramak datuen hurbilketarako tresna matematiko eta informatiko garrantzitsu dira, hala nola datuen hurbilketan eta [[datu-konpresio]]an.<ref>{{Erreferentzia
|izenburua=The History of Histograms (abridged) (1: Prehistory)
10. lerroa:
 
== Adibide bat ==
[[File:Tomate histograma 01.png|300px|thumb|right|Tomateen pisuen '''histograma''': zutabeek altuerak [[maiztasun (estatistika)|maiztasun absolutuen]] arabera altxatu dira. Maiztasun erlatiboak (portzentajeak) erabiliz histograma berbera suertatuko litzateke.]]
Datu hauek jaso dira, tomate bariedade jakin bateko pisuari buruzkoak, gramutan:
 
192. lerroa:
 
=== Tarte mugen eragina ===
[[File:Histograma tarteen eragina 001.png|thumb|right|400px|Tarte kopuruaz gainera, tarteak nondik nora zehazten diren ere garrantzitsua da, tarte kopuru finko baterako ere moldaketa batetik bestera histograma arrunt desberdin atera baitaitezke, irudian ikusten den bezala.]]
Tarte kopuru finko baterako ere, tarteen mugak non finkatzen diren ere eragin nabarmena du histogramaren itxuran eta interpretazioan. Ondoko irudian datu multzo baterako aukerako bi histograma desberdin eratu dira, bietan tarte kopurua berdina bada ere. Lehenengo histograman neurriak 68-72 tartearen inguruan biltzen direla ondorioztatzen da; bigarrenean, berriz, datu gehienak 54-66 tartean kokatzen dira. Tarteen aukera desberdinetarako interpretazioak duen ezegonkortasun hori histogramaren oztopotzat jo daiteke.<ref>{{en}} {{Erreferentzia
|izena=David L.
249. lerroa:
 
=== Tarte zabalera ezberdinak ===
[[Fitxategi:Histograma tarte zabalera desberdina 002.png|thumb|right|500px|Ezker aldeko [[maiztasun-banaketa]]n 10-30 tartean 5-10 tartean baino datu gehiago bildu arren, dentsitatea, eta ondorioz zutabearen altuera, handiagoa izan behar da 5-10 tartean, 5 datu 5-10 tartean ''gehiago'' baitira 8 datu 10-30 tartean baino.]]
Argitasunagatik komeni izaten da tartearen zabalera konstantea izatea, baina batzuetan, histograman zehar maiztasunik gabeko hutsuneak sor ez daitezen, tarteak bateratzea, zabaltzea eta estutzea komeni da. Tarte-zabalera konstanterik gabe eratzen diren histogramak bereziki [[alborapen (estatistika)|alborapen]] nabarmena duten datu-multzoetan aplikatzen dira. Beste batzuetan, hasierako eta bukaerako tarteak mugatu gabe uztea gomendatzen da (adibidez, ''>100'', ''<25''). Zabalera ez konstanteko egoera horietan guztietan aldaketa batzuk egin behar dira histograma eratzeko, zutabeek datuen trinkotasuna edo dentsitatea era egokian irudika dezaten. Zehatzago, tarte bakoitzeko zutabearen altuera, ''a'' alegia, honela kalkulatu behar da, ''n'' tarteko maiztasuna, ''N'' datu kopuru totala eta ''h'' tarte zabalera izanik: