Hirugarren Reicha: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
150. lerroa:
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] ([[1936]]-[[1939|39]]) argi eta garbi geratu zen Europako potentzia demokratikoen adore falta, ez baitzuten ezertxo ere egin legezko [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikako]] gobernuaren alde, potentzia faszistek lotsagabeki Francoren ''altxatuei'' laguntzen zieten arren. Frantsesen eta britainiarren jarrera zalantzatsuak harropuztuta, Hitlerrek beste atzaparkada bat eman zuen [[1938]]an. Martxoan, III. Reichak [[Austria]] beretu zuen indarrez. Kontuan izan behar da, ezen, [[1919]]an [[Austria-Hungariako Inperioa|Habsburgotarren inperioa]] desegin zenetik, Austriak ez zuela nazio nortasun zehatzik, nahiz eta kultura aldetik germaniar munduko kide izan.
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 146-1970-005-28, Anschluss sudetendeutscher Gebiete.jpg|thumb|right|280px|1938ko urriak 9: Alemaniar tropak [[Žatec|Saazen]] ([[Txekoslovakia]]) sartzen.]]
 
=== Txekoslovakiaren inbasioa ===
176. lerroa:
Hortaz, Ingalaterra bakarrik gelditu zen alemanen kontra. Une horretatik aurrera [[Ingalaterrako Gudua]] hasi zen. Hainbat astetan zehar (1940ko uztailetik aurrera) borrokaldi ugari izan ziren airean, eta hainbat hiri bonbardatu ziren, baina alemaniar abiazioak (Luftwafe) bere asmoa bertan behera utzi behar izan zuen azkenean.
 
[[Fitxategi:El Alamein 1942 - British infantry.jpg|thumb|right|250px|Britainiar soldaduak [[El-Alameingo bigarren gudua]]n (1942ko urriak 24).]]
[[Mediterraneoa]]ren ekialdean, [[Italia]]k [[Grezia]]ren kontrako saioa egin zuen ''tximista-gerraren'' eskema jarraitzeko asmotan, baina ez zuten eraso ondo prestatu eta, nahi gabe, Alemaniari bidea zabaldu zioten. Alemaniarrek [[Balkanak]] (Grezia, [[Jugoslaviako Erresuma|Jugoslavia]] eta [[Kreta]]) konkistatu zituzten. Dena dela, soldadu alemaniar asko hil ziren borroka hartan, batez ere, paraxutistak.
 
192. lerroa:
[[Casablancako konferentzia]]ren ondoren (1943ko urtarrila), gerra goitik behera aldatu zen Europan. Biltzar hartan Aliatuek Europari Italian barrena eraso egitea erabaki zuten. Helburu hori iristeko, [[Sizilia]]tik sartu eta [[Italiar penintsula]] okupatu zuten 1943. urteko uda eta 1944ko uda bitartean. Irailaren 3an [[Benito Mussolini|Mussoliniren]] ordez, [[Pietro Badoglio]] jarri zen aginpidean. Aldaketa horri erantzuteko, alemaniarrak Italia okupatzen saiatu ziren. Nahiz eta aliatuek alemaniarrek baino baliabide eta indar gehiago zuten, aliatuek urtebete behar izan zuten alemaniarrak handik botatzeko. Baina, ordurako, Europaren Atlantiko aldeko fronteak Italiakoak baino garrantzi handiagoa zuen.
 
[[Fitxategi:SFP 186 - Flug ueber Berlin.ogv|thumb|right|250px|[[Berlin]] suntsitua. 1945eko uztailean [[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada|USAFek]] egindako filmazioa.]]
Amerrikarren eta britainiarren arteko tirabirek, bestalde, Frantziaren mendebaldea erasotzeko saioak atzeratu zituzten berriz ere. 1944ko ekainaren 6an hasi zen [[Normandiako Lehorreratzea|Normandiako lehorreratzea]]. Lehenengo egunean 150.000 soldadutik gora bidali ziren [[Normandia]]ra. Lehorreratze hari esker, Paris alemaniarren mendetik libre gelditu zen abuztuaren 25ean.