«Georgia»: berrikuspenen arteko aldeak

24 bytes removed ,  Duela 3 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
Garai horri [[mongol]]en inbasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean. [[Tamerlan]]ek xahutu zuen [[1386]]. eta [[1401]]. artean, eta [[Konstantinopla]] erori zenean ([[1453]]) mendebaldeko kristau herritik urrun gelditu zelarik, turkiarrak eta persiarrak lurraldea hartzen saiatu ziren hiru gizaldiz elkarren lehian, eta [[1736]]an persiarren babespeko lurralde bilakatu zen. [[1783]]an, [[Errusiar Inperioa|Errusiaren]] laguntza eskatu zuen, eta [[1801]]ean Georgiako ekialdeko lurraldea bereganatu zuen eta [[XIX. mende]]an zehar gainontzekoa. Nekazaritza eraberritzeak eta esklabotasuna debekatzeak ez zuen hobekuntzarik ekarri lurraldera eta, hala, [[1893]]an alderdi [[sozialdemokrazia|sozialdemokrata]] sortu zen ezkutuan, [[Stalin]] buru zuelarik.
 
[[Fitxategi:Georgien Parlament Unabhängigkeit.jpg|thumb|right|280px|Georgiaren independentzia adierazpena, 1918]]
Zenbait hamarkada geroago, elite [[nazionalismo|nazionalista]] eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen. [[1918]]an, ametsa gauzatu zen [[Georgiako Errepublika Demokratikoa|Georgiako Errepublikaren]] jaiotzarekin (1918-[[1921]]), [[mentxebike]]en kontrolpean eta [[Alemania]]ren babespean. Nolanahi ere, [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Sobietar Errusiak]] okupatu zuen berriro [[1922]]an, SESBeko errepublika bat izateko, [[Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista|Transkaukasia]]ko parte gisa. [[1936]]ko abenduan, ordea, Transkaukasiatik banatu eta [[Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista]] eratu zen.
 
 
=== Barne gatazkak ===
[[Fitxategi:AbchazijaGruzijoje.png|thumb|right|220px|Abkhazia (ilunduta) Georgian]]
 
* [[Abkhazia]]ko eskualdea independentea da ''de facto'' [[1992]]tik. Eskualdeko lurraldearen % 83 Abkhaziako gobernu sezesionistak kontrolpean du, [[Errusia]]ko armadaren laguntzaz. 1992-1993ko Gerraren ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek lurraldetik ihes egin zuten, eta egun Georgiako beste eskualde batzuetan (hiriburuan bereziki) bizi dira erbesteratu moduan. Hala ere, Abkhaziako lurraldearen % 17 —Abkhaziako Errepublika Autonomo georgiarra— Georgiako gobernuak kontrolatzen.
 
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Qartvelebi poloneti.jpg|thumb|right|250px|Georgiar gaztea, [[txokha]] jantzita.]]
Georgiarrak dira errepublikako biztanle gehienak (%86,8 2014an). Gainerakoen banaketa hau da: %6,3 [[azerbaijandar]]rak, %4,5 [[armeniar]]rak, eta %2,3 gainerakoak (errusiarrak, osetiarrak, [[abkhazia]]rrak, [[yazidi]]ak, ukrainarrak...)<ref name="cia"></ref>. [[Migrazio|Emigrazioa]] ez da handia izan, sobietar aroaren amaiera arte behintzat. Georgiar nazioaren batasuna bertako berezitasunak (kulturalak nahiz hizkuntzazkoak) ezabatu gabe egin da; berezitasun horiek antzinako erreinu eta printzerrietan oinarritzen dira, eta oraindik ere badute eraginik bizitza politikoan. Horrela, georgiar talde desberdin asko dago, eta berez georgiar direnak errepublikaren erdialdean bizi dira. Hala, badira, besteren artean, [[turkiera]]z mintzatzen diren georgiarrak, erlijioz musulmanak (meshkhetak), [[Iosif Stalin|Stalinek]] 1943-1944 urteetan Erdialdeko Asiara deportatu zituenak; haien itzultzeko eskubidea arazo bat da gaur georgiar biztanle eta agintarientzat.
 
Herri menditsua den arren, Georgiak abantaila handiak ditu, nekazaritza, industria, turismoa eta merkataritza aldi berean gara daitezen. [[Sobietar Batasuna]]ren garaian, oso izen ona zuen gainerako errepubliken artean, beren Mediterraneoko fruituak eta barazkiak saltzera joaten zirenean Moskuko [[kolkhoz]] tristeetara. Bizi mailaren adierazleak Sobietar Batasuneko garaienak ziren. Gaur egun, ordea, Sobietar Batasuna erori zenez gero, krisiak gogorren jo duen herrialdeetako bat da. Ekonomiaren sektore nagusi guztiak nekazaritza espezializatua, elikagai industria, garraioak (kamioiak), aeronautika militarra, [[mea]] eraldaketa, turismoa geratu ziren kaltetuak, orduko trukeak hautsi izanaren, errusiar-sobietar merkatuaren galeraren, energia baliabideen eta lehengaien hornikuntzaren gorabeheren, sistema komunistaren erortzearen eta Georgiako barneko krisi politiko eta etnikoen ondorioz..
 
[[Fitxategi:TBC_BANK.jpg|thumb|right|280px|TBC bankua, [[Tbilisi]]]]
Ekonomiaren erreforma, estatuak abian jarria eta [[Nazioarteko Diru Funtsa]]ren laguntzaz, erritmo eta emaitza desberdinez ari da egiten, sektore eta eskualdeka. Ekonomia pribatuaren sobietar aroaren bukaeran hasi zen indartzen, baina [[1992]]an [[pribatizazio]]a hasi zelarik, [[1996]]. urtean lurren erdia baino ez zen pribatizatu. Nekazaritzaren emaitzak gora egin du, baina halere ez aski laboretan herrialdea beregain izan dadin. Nekazaritzaren hazkunde hori industriaren osotasunaren (nekazaritza-elikagaien industriarena izan ezik) krisiaren ondorio da segur aski. Lantegi handien pribatizazioa motel doa, erosle faltagatik askotan, nahiz eta atzerritar inbertsoreak erakartzeko politikagintza bultzatu den. Enpresa txiki eta ertainak, aldiz, ugaldu egin dira. Inbertsio ez produktiboak egiteko joerak, eta atzerrian erositako ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzekoak (Turkiari batez ere, inportazioen %17 2015ean<ref name="cia"></ref>), auzitan jarri du nazio ekonomiaren berregituratzea, ekonomia hori gainera ez baitago Mendebaldeko merkatuetara egokitua, eta finantza baliabideen faltan baitago (nazio diru bat, ''laria'', sortu zen 1995ean).