Gares: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
42. lerroa:
=== Auzoak ===
Santiago, La Población, San Pedro, Zubiurrutia, Aloa, Zabalzagain, Nekeas eta Fuente de la Grana.
[[Fitxategi:Gares kale nagusia.jpg|300px|thumb|right|Garesko kale nagusiaren ikuspegia.]]
=== Jaurerriak ===
* Sarriako jaurerria [[Gendulain]]go kondeen eskumeneko jabetza izan zen, eta jaurerriak legez bertan behera geratzean, etxalde pribatu bihurtu zen. Etxaldean, jauregi bat, hiru etxe, eta inguruko lau herrixka txiki zeuden, Errota, Sotes, Aos eta Ekoien. Izarbeibarreko udalerria [[XIX. mendea]]ren erdialdean desagertzean Sarria, Gares udalerriaren menpe geratu zen. Felix Duarte Goñik erosi zuen etxaldea, eta horren oinordekoek [[Nafarroako Kutxa|Nafarroako Aurrezki Kutxari]] saldu zioten Sarriako upategia [[1980ko hamarkada]]ren hasieran.
50. lerroa:
Udalerriari izena emango zion [[Arga|Arga ibaiaren]] gaineko [[Garesko zubi erromanikoa]]ren ondoan, eta erromesek [[Santiago de Compostela|Santiago Compostelakoara]] egiten zuten [[Donejakue bidea|Donejakue Bidean]], bazen [[XII. mendea]]ren amaieran, "biztanle libreek" osatutako herrixka bat. Alfontso I.a erregeak, herriaren mugak zehaztu eta [[Lizarra]]ko forua eman zien [[1122]]an. [[Iratxeko monasterioa|Iratxe]] eta [[Leire|Leireko monasterioak]] hainbat jabetza izan zituzten Garesen [[Erdi Aroa|Erdi Aro]] osoan zehar. Erregeak "hiribildu on" izendatu ostean, jarlekua izan zuen [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako Gorteetan]]. Katalina eta Juan III.a erregeek, urteroko azoka eta asteroko merkatua antolatzeko eskubidea eman zioten herriari [[1498]]an.
 
[[Fitxategi:Pelrims Monument near Puente la Reina.jpg|thumb|right|300px|Erromesak [[Donejakue bidea|Donejakue Bidean]] Garestik gertu.]]
 
[[1416]]an udalerriaren mugak handitu ziren, Zubiurrutia eta Gomaziaingo guneak anexionatuz, eta [[1846]]an udalerrien erreforma administratiboa burutzearekin batera, Ekoien, Sarria, Sotes eta Hiriberriko guneak Garesi batuz. [[1498]]an erregeek emandako urteroko azoka [[uztailaren 29]]tik [[abuztuaren 12]]ra antolatzen hasi ziren arren, [[1709]]an [[Erriberri]]n bilduriko gorteek, [[uztailaren 14]]tik [[uztailaren 31]]ra aldatzea erabaki zuten. [[XVII. mendea]]ren amaieran, herriaren inguruko lurretako laborerik garrantzitsuena mahastiak ziren. Industria xumea izan arren, pattarra eta oihalak ekoizten zituzten lantegi bana zeuden.
 
[[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] udalerri gehienek bezala, [[XVIII. mendea|XVIII. mende]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeetako]] gerrak jasan behar izan zituen, eta Independentzia Gerrako nahiz [[Karlistaldiak|Karlistaldietako]] gudetako batzuk udalerriaren mugetan gertatu ziren. [[XIX. mendea]]n, azoka eguna aldatu zen berriro ere, [[irailaren 26]]tik [[irailaren 30]]era. [[XX. mendea]]ren hasieran, bi eskola publiko, eta beste bi ikastetxe pribatu zeuden Garesen. Horrez gain, irina ekoizten zuten bi errota, zazpi txokolate- lantegi, abarketak egiten zituzten bi tailer, bi olio-prentsa, [[Guardia Zibila|Goardia Zibilaren]] koartela, eta udal ospitalea zeuden. [[1891]]n herriko gazteenen hezkuntza hobetzeko asmoarekin Juan de Mena y Goldaratz fundazioa sortu zen.
[[Fitxategi:Gares etxe zaharrak.jpg|300px|thumb|right|Arga ibaiaren ondoko etxe zaharrak.]]
=== Ospitaleak ===
Bi ospitale izan ziren [[XV. mendea|XV. mendetik]] aurrera Garesen. Zaharrena Tenplarioena izan zen (ondoren Jerusalengo Ospitalarien ordenaren jabetzakoa izango zena). Ospitalea [[X. mendea|X. mende]] eta [[XI. mendea|XI. mendeen]] artean sortu zen, eta jatorriz [[Donejakue bidea|Donejakue Bideko]] erromesak hartzen zituela uste da. [[1448]]an, Juan II.aren erregealdian, beste ospitale bat eraikitzeko agindua eman zen, tenplarioen ospitalea zegoen toki berean.
160. lerroa:
 
== Ondasun nabarmenak ==
[[Fitxategi:Puente la Reina.jpg|300px|thumb|right|[[Arga]] ibaiaren gaineko [[Garesko zubi erromanikoa]].]]
 
* [[Done Jakue eliza (Gares)|Done Jakue eliza]]: [[XII. mendea|XII. mendeko]] eraikina, eliza barruan Santiago apostoluaren egurrezko irudi erromaniko bat dago, "Beltza" izenaz ezagutua, duen kolore beltza dela eta. Horrez gain, Arrosarioko Ama Birjinaren irudi bat eta San Bartolomeren harrizko beste irudi bat.