Filipe II.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Siziliako errege-erreginak +Siziliako erregeak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
110. lerroa:
Ingeles itsasgizonek espainiarren ontzidien edo lurraldeen kontra egin zituzten harrapaketez gainera, ingeles erregearen eta espainiar erregearen arteko sinesmen desberdintasunak, eta bataren eta bestearen jokabide desberdina dago aipatu beharra. Espainiaren eta Ingalaterraren arteko etsaitasunaren oinarriak hauek izan ziren: Espainiak Atlantikoan zuen nagusitasunaren sendotzea, [[Portugal]] eta herrialde horrek itsasoz haraindi zituen lurraldeak espainiarren mende gelditu zirenean; [[Bernardino de Mendoza]] espainiar enbaxadoreak Maria Estuardo erregina egiteko azpikerian parte hartzea; eta Leicesterko kondeak Herbehereetan espedizio militar bat zuzentzea matxinatuak babesteko (Leicesterko kondea gobernadore izendatu zuten han).
 
[[Fitxategi:Vroom Hendrick Cornelisz Battle between England and Spain 1601.jpg|thumb|right|300px|<small>Espainia eta Ingalaterrako itsas armaden arteko gudua (1588ko abuztuaren 7a). [[Hendrick Cornelisz Vroom]]en margolana</small>.]]
[[1583]]. urteaz gero, Filipe II.aren gogoan gero eta indar handiagoa zuen [[Álvaro de Bazán]], Santa Cruzeko markesarengandik, hartutako desira batek, alegia, Ingalaterra indarrez hartzeko asmoak. Izan ere, era horretan, frantziar eta herbeheretar protestanteei han zuten euskarria kenduko baitzien, eta harrapakeriaren gunea ezeztatuko baitzuen. Álvaro de Bazánen lehenengo asmoa itsas armada zuzenean Ingalaterrara bidaltzea zen, baina egitasmo hura aldatu egin zen: [[Lisboa]]tik irtengo zen ontzidia Herbehereetara joango zen lehenbizi, eta han [[Alexandro Farnese (1545-1592)|Alexandro Farneseren]] gudarostea ontziratuko.