Fenotipo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 45 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q104053 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Coquina variation3.jpg|thumb|right|250px|[[Donax|''Donax variabilis'']] [[molusku]] espeziearen aleek mota askotako kolore eta marrak dituzte beren fenotipoetan.]]
 
'''Fenotipoa''' edozein [[organismo]]ren ''ezaugarri behagarriak'' dira: morfologia, garapena, ezaugarri biokimiko edo fisiologikoak edo portaera. Fenotipoan organismoaren [[genotipo]]aren adierazpena eta ingurumen faktoreen eragina batzen da, bai eta bi horien arteko elkarrekintzak ere. Genotipo bera daukaten bi izaki bizidunek ez daukate zertan fenotipo bera eduki beharrik. Genotipoaren eta fenotipoaren arteko bereizketa hau [[Wilhelm Johannsen]]ek proposatu zuen 1911n, organismoen [[herentzia genetiko]]a eta herentzia horrek ekoizten duena ez direla gauza bera nabarmentzeko<ref>Churchill F.B. 1974. William Johannsen and the genotype concept. ''J History of Biology'' '''7''', 5-30.</ref><ref>Johannsen W. 1911. The genotype conception of heredity. ''American Naturalist'' '''45''', 129-159</ref>.