Euskal abeslari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
3. lerroa:
== Historia ==
=== XIX. mendea ===
[[Fitxategi:bilintx.jpg|thumb|right|150px|''[[Bilintx]]'' bertsolaria]]
[[XIX. mendea|XIX. mendekoak]] ditugu lehenengo euskal abeslari ezagunak. Euskal abeslari ere badiren [[bertsolari]]ak lehenago ere izan zirela erakusten duten aztarnak baditugu, baina XIX. mendean loratu zen [[bertsolaritza]], eta ordukoxea dugu aspaldiko euskal abeslarien artetik ospetsuena, [[Jose Maria Iparragirre]] (1820 - 1881). Musikaren eta poesiaren ikuspegitik haren lanek balio handirik ez duten arren, sentimenduen aldetik Iparragirrek eragin itzela izan du euskal kulturan. Honela dio [[Natxo de Felipe]]k:
 
25. lerroa:
 
=== 1970eko eta 1980ko hamarkadak: euskal rocka, euskal folk berria eta beste ===
[[Fitxategi:Kortatu 1.jpg|thumb|right|300px|[[Fermin Muguruza]] euskal abeslaria, [[Kortatu]] taldearekin, Egiako gaztetxean (1987)]]
[[Euskara|Euskal]] kulturan, lehendabizi, [[rock progresiboa]] sartuko zen: [[Errobi (taldea)|Errobi]], [[Itoiz]], [[Izukaitz]]. Musika estilo horretan euskal abeslari aritu ziren [[Anje Duhalde]] (Errobi), [[Niko Etxart]], [[Odile Kruzeta]] (Izukaitz), [[Fran Lasuen]] (Izukaitz), [[Juan Carlos Pérez|Juan Carlos Perez]] (Itoiz).
 
33. lerroa:
 
=== Geroztikoak ===
[[Fitxategi:Mikel Urdangarin abeslaria.jpg|thumb|right|300px|[[Mikel Urdangarin]]]]
[[1980ko hamarkada]]ren hasieratik aurrera, pixkanaka, euskarak inoiz bereganatuak ez zituen esparruak bereganatzeari ekin zion: hezkuntza publikoa (baita unibertsitatea ere), Administrazio publikoa, telebista... Euskara hain zokoratua ez zegoenez militantziaren premia lehen bezain gorria ez zelako-edo, kantari euskaldun asko, euskara hutsean kantatzeari utzita, bai euskal bai erdal abeslari izaten dira: ([[Ines Osinaga]], Muguruza anaiak, [[Anari]]...). Baina badira huts-hutsik euskal abeslari izateari eusten diotenak ere, zaharrak (Txomin Artola, Benito Lertxundi, Niko Etxart...) nahiz berriak ([[Mikel Markez]], [[Mikel Urdangarin]]...). Euskaraz inoiz baino musika estilo gehiagotan entzuteko aukera dugu gaur egun.