«Eslovenia»: berrikuspenen arteko aldeak

96 bytes removed ,  Duela 3 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
== Geografia eta Klima ==
{{sakontzeko|Esloveniako geografia}}
[[Fitxategi:General map of slovenia.svg|thumb|right|300px|Esloveniako mapa]]
 
=== Mugak ===
 
=== Hidrografia ===
[[Fitxategi:Begunjscica.JPG|thumb|right|300px|[[Bled aintzira]].]]
Kontraesana dirudien arren, Esloveniako lurraldearen %81a Itsaso beltzeko isurialdeak osatzen du, horrela beraz herrialdeko hiru ibai nagusiak diren [[Drava]], [[Sava]] eta [[Mur (ibaia)|Mura]] ibaiek ipar-mendebaldetik hego-ekialdera zeharkatzen dute Eslovenia. [[Adriatikoa|Itsaso Adriatikora]] doan ibai garrantzitsuena [[Isonzo|Soča (Isonzo)]] da.
 
 
=== Geologia ===
[[Fitxategi:SkocjanskeJame 2013jpg.jpg|thumb|right|300px|[[Škocjan leizeak]].]]
Eremu sismiko nahiko aktiboan kokaturik dago herrialdea, izan ere Eurasiako plakak eta Afrikako plakak sarritan estutzen baitute Adriatikoko plaka txikia. 60 lurrikara inguru kontatu izan dira historian zehar, batzuk gogorrak, 1895 urtekoa esate baterako. Mugimendu hauen ekintzen ondorio dira [[Juliotar Alpeak]] eta [[Dinariar Alpeak]].
 
 
=== Erromatarren garaia ===
[[Fitxategi:Janez Vajkard Valvasor - Gradnja Emone.jpg|thumb|right|300px|Emonaren eraikuntza.]]
[[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] lurralde hauek konkistatu zituztenean Pannoia eta Noricum probintzien artean gelditu zen, ''Venetia et Histria'' (X eskualdean) barnean. Hiru hiri nagusi izan ziren; Emona ([[Ljubljana]]), Poetovio ([[Ptuj]]) eta Celeia ([[Celje]]). Italiatik Pannoniara zihozen errepide militarrek zeharkatu zuten lurraldea. Erromatarren Aroa V eta VI mendeetako [[huno]]en erasoekin bukatu zen.
 
 
=== Habsburgotarren menpe ===
[[Fitxategi:Ducatus Carnioliae accuratissima Delineatio per.jpg|thumb|right|300px|[[Habsburgo]]tarren menpeko Karniola dukerria, XVII mendearen hasierako mapa.]]
Magiarrek inbaditu zuten Eslovenia X-XI. mendeetan. XIV mendean zehar, lurralde gehienak [[Habsburgo]]ren mende egon ziren, zati txiki bat [[Veneziako Errepublika|Veneziako errepublikaren]] menpe; gerora [[Austria-Hungariako Inperioa]] osatuko zuten beste lurraldeekin batera. Esloveniarrak gehienak ziren [[Karniola]], [[Gorizia]] eta [[Gradisca]]ko lurraldeetan, baita ere [[Istria]], [[Karintia]] eta [[Estiria]]ko zati batzuetan ere. Germaniartzea oso sakona izan zen garai hartan.
 
 
=== XX mendea ===
[[Fitxategi:KongressfallofAH.jpg|thumb|right|300px|1918an Eslovenia, Serbia eta Kroazia Erresumaren sorrera.]]
[[1918]]an, Austria-Hungariako Inperioaren gainbeherarekin batera, esloveniar gehienek, [[kroazia]]rrek eta [[serbia]]rrek Esloveniar, Kroaziar eta Serbiarren Estatua sortu zuten, berehalaxe Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma izango zena. [[1929]]an berriro ere izena aldatu eta [[Jugoslaviako Erresuma]] bilakatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ostean, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren parte izan zen Eslovenia.
 
1980ko hamarkadarako, Esloveniako Errepublika independentziara eramango zuen dinamikan sarturik zegoen. Italiaren eta Austriaren mugan egoteak, eta emaitza ekonomiko bikainek (Jugoslavia ohi osoko biztanleriaren % 8 besterik ez izan arren, Federazio osoko BPGaren heren bat zegokion Esloveniari) mendebaldeko Europarekiko hurbiltasun-sentimendua piztu zuten esloveniarrengan. 1989an sortu zen, oposizioko alderdien artean, Esloveniar Batasun Demokratikoa (DEMOS) izeneko koalizioa, helburuetako bat Jugoslaviaren egitura federala aldatzea eta aniztasun politikoa ezartzea zuena. 1990eko otsailean, Esloveniako komunistak nabarmen aldendu ziren Jugoslaviako Liga Komunistatik. Urte bereko apirilean, DEMOS koalizioak irabazi zituen legebiltzarrerako hauteskundeak eta [[Milan Kucan]] Berrikuntza Demokratikoa alderdiko buruzagia (komunista erreformista) hautatu zuten lehendakari. Handik aurrera, Esloveniak geroz eta nabarmenago heldu zion independentziarako bideari. Lehendabizi, Jugoslaviako Federazioa konfederazio bihurtzen saiatu ziren; gero, zuzenketak proposatu zizkioten konstituzioari, eta, azkenean, burujabetza osoa aldarrikatu zuten.
 
[[Fitxategi:Teritorialci so z armbrustom zadeli tank v križišču pred MMP Rožna Dolina..jpg|thumb|right|300px|Hamar eguneko gerra.]]
1990eko erreferendumean, biztanleen % 90ek independentziaren aldeko botoa eman zuen. Esloveniako komunikabideak geroz eta haserreago zeuden Jugoslaviako armada federalarekin, eta udalerriek erreklutatze paraleloak antolatu zituzten, lurraldearen defentsarako. 1991ko ekainaren 25ean, Esloveniak eta Kroaziak nork bere independentzia aldarrikatu zuen ofizialki. Jugoslaviako gobernu federalak, [[Ante Markovic]] kroaziarra buru zuela, ez zituen aldarrikapen horiek onartu, eta gudaroste federalari esku har zezan agindu zion. Lehen gudaldietako erronka kanpoko mugen kontrola ziurtatzea izan zen. 1991ko ekainaren 28an su-etena adostu zuten hiru hilabeterako. Baina urrian, Esloveniak berretsi egin zuen burujabetza osoaren aldeko borondatea, eta Europar Batasuneko arbitratze-batzordeak aitortu egin zion eskubide hori. Alemaniak urte bereko abenduan onartu zuen Eslovenia nazio independente gisa, eta ondoren, 1992ko urtarrilean, beste hogeita hamar bat herrialdek gauza bera egin zuten, Europar Batasunekoak barne zirela. 1992ko maiatzean sartu zen Eslovenia Nazio Batuen erakundean.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
[[Fitxategi:Presidential Palace. Ljubljana.jpg|thumb|right|300px|Gobernuaren eta Presidentearen jauregia, Ljubljanan.]]
1991ko abenduaren 23an onartutako konstituzioan, 18 urtez gorakoen sufragio unibertsala (16 urtetik aurrera eman daiteke botoa, enplegua izanez gero), alderdi anitzeko politika-sistema eta gainerako eskubide formalak jasota geratu ziren (erlijio-askatasuna, prentsa-askatasuna, etab.). Estatuaren burua presidentea da, bost urtetik behin hautatzen dena. Botere betearazlearen buru lehen ministroa eta ministroen kontseilua dira, parlamentuak hautatua. [[Lehen ministro]]a Biltzarrak aukeratzen du lau urteko legealdirako, eta Errepublikako lehendakaria hauteskundeetan hautatzen da bost urterako.
 
 
== Demografia ==
[[Fitxategi:Ljubljana from the Castle.JPG|thumb|right|300px|[[Ljubljana]].]]
[[Fitxategi:Maribor Lent.jpg|thumb|right|300px|[[Maribor]].]]
[[Fitxategi:Celje - pogled z gradu2.jpg|thumb|right|300px|[[Celje]].]]
[[Fitxategi:Kranj Mesto.jpg|thumb|right|300px|[[Kranj]].]]
 
=== Biztanleria ===
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:BTC City panorama.jpg|thumb|right|300px|BTC City, [[Ljubljana]]ko merkatal zentrua.]]
Esloveniako ekonomia, bere testuingururako, aski aberatsa da, [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] kide berrien artean biztanleko BPGrik altuena baitu. Inflazio-tasa nahiko altua izan da azken urteotan, eta hazkunde ekonomikoak goranzko joera duela dirudi. Oro har, herrialdeak ekonomia sendoa du. [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]ean, euroa hartu zuen errepublikak.
 
Merkataritza-harreman garrantzitsuenak [[Alemania]]rekin, [[Kroazia]]rekin, [[Italia]]rekin, [[Frantzia]]rekin, [[Austria]]rekin eta [[Amerikako Estatu Batuak|Estatu Batuekin]] ditu. Esportazioen artean aipatzekoak dira lehengaiak, produktu erdilanduak, makineria, motor elektrikoak, janari prozesatuak, ehunkiak, botika eta kosmetika-produktuak. 1993an sartu zen Eslovenia Nazioarteko Diru Funtsean. Hainbat ekonomia-harreman berri ere egin zituen garaitsu hartan, lehen etendakoak (Italia, Austria) berrezartzeaz gainera: Iran, Txina, Belgika, Luxenburgo eta Herbehereekin ezarri zituenak, esate baterako. Europar Batasunarekin elkarlanerako hitzarmen bat sinatua du. Diru-sarrera garrantzizkoa da turismoa Esloveniarentzat, estimazio handiko parajeak baititu Bled aintziraren inguruetan eta mendietan (neguko kirolak).
 
[[Fitxategi:Lukakoper.jpg|thumb|right|300px|[[Koper]]reko kaia.]]
Esloveniak garraio-sare bikaina du. 15.000 km inguruko errepide-sarea ez ezik, hiri handi guztiak trenbidez komunikaturik daude. Hain zuzen ere, Esloveniaren ekonomia-eragile handienetako bat dagoen lekuan egotea izan da, Europako erdialdeko herrialdeen eta Mediterraneoaren artean baitago. Esandakoaren harira, garrantzi ikaragarria izan du eskualdearen garapenerako 1847tik abian dagoen Viena-Maribor-Ljubljana-Trieste burdinbideak. Hiru aireportu handi eta Koperreko portua ere badu, [[Adriatikoa|Itsaso Adriatikoan]].
 
 
== Kultura ==
[[Fitxategi:Slavoj Zizek in Liverpool cropped.jpg|thumb|right|220px|[[Slavoj Žižek]] esloveniar filosofoa.]]
=== Literatura ===
[[Primož Trubar]] erreformatzaile protestanteak idatzi eta 1550ean argitaratu ziren ''Catechismus'' eta “Abecedarium” dira eslovenierazko lehen argitalpenak. Bi autore nagusiak [[France Prešeren]] (1800-1849) poeta eta [[Ivan Cankar]] (1876-1918) idazleak dira.
 
== Kirolak ==
[[Fitxategi:Tina Maze with Olympic silver medal 2010.jpg|thumb|right|220px|[[Tina Maze]] eskiatzailea.]]
Esloveniarrek kirol desberdin ugari praktikatzen dituzte. Ohiko [[saskibaloi]], [[futbol]] eta [[eskubaloi]]az gain neguko kirolek indar handia dute.