Errusia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Moscow_City_Nov_2016.jpg» fitxategia kendu da, Sealle wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
226. lerroa:
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:Federal_subjects_of_Russia_by_population_dencity.svg|thumb|right|300px|[[Biztanleriaren dentsitate]]a Errusiako subjektu federaletan]]
Errusiak 144.498.215 biztanle baino gehiago zituen 2017 hasieran, 146.839.000 [[Krimeako Errepublika|Krimea]] eta [[Sebastopol]] barne<ref name="errolda"></ref>. [[Biztanleriaren dentsitate|Dentsitatea]] txikia da, 9 biztanle kilometro koadroko, baina eskualdeen araberako aldeak oso handiak dira: Europako Errusian bizi dira (lurralde osoaren laurden batean) biztanleen %80 inguru. Asiako Errusian, [[Transiberiar Trenbidea]]ren inguruan bizi da jendea, eta oso dentsitate txikia dago hortik landa.
 
1991n izan zuen Errusiak populaziorik handiena: 148.689.000 biztanle. Ordutik aurrera, biztanle kopuruak beherakada izugarria izan zuen (emankortasun tasa, [[1999]]an, 1,3 haur emakumeko zen). Beherakada horren arrazoiak hauek dira: bizitza maila jaistea, [[alkoholismo]]arekin eta [[suizidio]]arekin zerikusia duten heriotzak ugaritzea, difteria eta tuberkulosia eta antzeko izurriak zabaltzea, haurren heriotza tasa igotzea (23 heriotza 1.000 jaioberri biziko, 1999an). Egoera politikoak eta ekonomikoak ez zuen hazkunde demografikoa bultzatzen baina, horrezaz gainera, beste zenbait faktore ere hartu behar dira kontuan: [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren sortu zen gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desoreka; haurdun ez gelditzeko sistema gisa abortua erabiltzeak antzutasun kasuak gehitu zituen; haurren hilkortasuna zuzenean zegoen lotua ospitaleen egoera txarrari, eta jaioberrien elikadura eskasari. Sobietar Batasunaren garaian langabeziarik ez bazegoen ere, ekonomiaren aldaketaren ondorio zuzena langabezia haztea izan zen, eta [[1998]]an %11ra iritsi zen. Zenbait lantegiren hondamenak eta ekonomia aparatu osoarenak, oro har, oso egoera larrian utzi zuen biztanleen zati handi bat.
 
[[Fitxategi:Russia_natural_population_growth_rates_2015.PNG|thumb|right|300px|Biztanleriaren hazkunde-tasa Errusiako subjektu federaletan 2015ean]]
[[Migrazio]]ek orekatu zuten, hein batean, biztanleriaren beherakada. Sobietar Batasuneko antzinako errepubliketan zeuden errusiarren itzulerak ([[1960ko hamarkada]]n hasi zen), eta Sobietar Batasunaren desagertzeak areagotu egin zuen biztanleen mugimendua: errepublika askotan diskriminazio latza pairatzen zuten errusiarrek, eta alde egiten zuten. Migrazioaren balantza, hortaz, oso positiboa zen: urteen arabera, 100.000 eta 600.000 lagun bitartekoa (erdiak ez errusiarrak). 2016an, biztanleriaren hazkunde-tasa %-0,06 izan zen
 
237. lerroa:
 
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Percentage of Russians by region.svg|thumb|right|300px|[[Errusiar]] etniakoen ehunekoa Errusiako subjektu federaletan 2010ean {{legend|#ff0000|>%80}}{{legend|#ff9955|%70—79}}{{legend|#ffccaa|%50—69}}{{legend|#ffe6d5|%20—49}}
{{legend|#ffffff|<%20}}
]]
400. lerroa:
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:GDP_of_Russia_since_1989.svg|thumb|right|300px|Errusiako [[BPG]]aren bilakaera [[1989]]-[[2016]] bitartean]]
[[SESB]] desagertu zenetik, [[merkatu-ekonomia]] modernoa antolatzen saiatu zen Errusia. [[Barne produktu gordin]]ak behera egin zuen nabarmen (-%5, 1998an), nahiz eta [[baliabide natural]] asko duen, eta biztanleen heziketa maila garaia izan. Izan ere, errusiar ekonomiak arazo larriak zituen: [[finantzak|finantza]] eta lege sistema atzeratua, egitura militar-industrialaren berriztatzea oso motela, eta aurrekontu defizita handia, besteak beste, gobernuak ez baitziren gai zergak biltzeko. Orobat oztopatu zuten Errusia merkatu ekonomian sartzea soldaten ordainketa atzerapenak, truke ekonomiak eta ustelkeriak. Biztanleriaren beherakada handiak areagotzen zuen ekonomia arazoen larritasuna.
 
432. lerroa:
Antzinako garaian, mendebaldeko tradiziotik urruti ibili zen Errusiako literatura. Lehenagotik ahozko tradizio handia bazegoen ere, literatura idatzia [[XI. mende]]an hasi zela esan daiteke, [[Bizantzio]]k herri eslaviarrak kristautasunera bildu zituelarik. Literatura erlijiozkoa eta historikoa egin zen garai hartan. [[XVIII. mende]]an hasi zen garai modernoa, [[Petri Handia]]k Errusia mendebaldera begira jarri zuenean. Frantziako eragina sumatzen da idatzietan, eta antzerkiaren sorrera garai hartakoa da. [[XIX. mende]]a da urrezko aroa Errusian.
 
[[Fitxategi:L.N.Tolstoy Prokudin-Gorsky.jpg|thumb|right|140px|[[Lev Tolstoi]]]]
Literatura modernoaren sortzailea [[Aleksandr Puxkin]] ([[1799]]-[[1837]]) izan zen. [[Erromantizismo]]ak eraginda eta poesia idatziz hasi bazen ere, berehala pasa zen hitz lauzko jardunera, eta mendean zehar nagusi izango zen errealismora. XIX. mendean mugimendurik garrantzitsuena eleberrigileena izan zen, bai Errusian bertan, bai kanpoan izan zuen eraginarengatik. Eleberrigile nagusiak [[Nikolai Gogol]], [[Fedor Dostoievski]], [[Ivan Turgenev]] eta [[Lev Tolstoi]] izan ziren. Pertsonaien ikerketa psikologiko sakona, kezka etikoak eta gizartearen azterketa, batez ere herri xehearena, erabiltzen dituzte beren lanetan. Idazle gehienek idatzi zituzten kontakizun laburrak, baina lan horretan goren maila [[Anton Txekhov]]ek ([[1860]]-[[1904]]) lortu zuen, eta antzerkigintzan ere bera nagusitu zen. [[XX. mende]]aren hasieran, [[Errusiako Iraultza|1917ko Iraultzaren]] iragarpenak ikusten dira zenbait eleberrigilerengan, hala nola [[Maksim Gorki]]rengan ([[1868]]-[[1936]]), eta poesian, [[abangoardismo]]arekin oso lotuta, [[futurismo|futuristak]] izan ziren nagusi, eta haien artean [[Vladimir Maiakovski]] ([[1883]]-[[1930]]).
 
448. lerroa:
 
==== Pintura ====
[[Fitxategi:Angelsatmamre-trinity-rublev-1410.jpg|thumb|right|220px|''Hirutasun Santuaren ikonoa'' (1422-1427), [[Andrei Rubliov]]]]
[[XVII. mende]]ra arte, Errusiako pintura osoa erlijiosoa izan zen, eta langintza nagusia [[ikono]] egitea izan zen. Lehen margolaritza lanak [[mosaiko]]ak ziren, [[XII. mende]]koak. Gero lehen hormairudiak agertu ziren Kieven eta [[Vladimir]]ren, baina unerik garaiena [[XIV. mende]]an izan zen Moskun eta [[Novgorod]]en. [[Andrei Rubliov]] ([[1360]]-[[1430]]), ''Azken Epaiaren hormairudia'' margotu zuen Vladimirko Ama Birjina Lokartuaren elizan. Berak eman zion ikonoari indar berria, eta bere ''Hirutasun Santuaren ikonoa'' margolan nagusitzat hartua izan da. [[XVI. mende]]an, Stroganoven eskolak jarraitu zuen lan horrekin eta arte aristokratikoago bat lortu zuen, finagoa. Joera horri, [[1551]]n, beste bat kontrajarri zitzaion, tradizionalagoa, Ehun Kapituluren Kontzilioak eraginda. Haien arabera, antzinako irudiak zehazki jaso behar ziren, eta gai berriak sortu ziren (''Apokalipsia'', ''Ama Birjinaren koroatzea''). [[XVII. mende]]ko eklektizismoak behera beharra iragarri zuen. Hala ere, margolari garrantzitsu batzuk izan ziren, [[Simon Uxakov]] esaterako.
 
457. lerroa:
 
=== Musika ===
[[Fitxategi:Snowdance.jpg|thumb|right|150px|''[[Intxaur-hauskailua (balleta)|Intxaur-hauskailua]]'' [[ballet]]a, [[Piotr Txaikovski]]k ondutakoa]]
Errusiar musikak herri tradizioan izan ditu beti sustraiak, [[Mijail Glinka]]k ([[1803]]-[[1857]]) errusiar kanta herrikoien eta sartaldeko musika idazkera prozeduren sintesia egin zuen arte. Bosten Taldea delakoa etorri zen haren ondoren: [[Mili Alekseievitx Balakirev|Mili Balakirev]] ([[1837]]-[[1910]]), [[César Cui]] ([[1835]]-[[1918]]), [[Modest Musorgski]] ([[1839]]-[[1881]]), [[Nikolai Rimski-Korsakov]] ([[1844]]-[[1908]]) eta [[Aleksandr Borodin]] ([[1833]]-[[1887]]); denen artean oinarri nazionala zuen errusiar musika eskola sortu zuten. Eskolan horren aurrez aurre, [[1862]]an San Petesburgoko kontserbatorioa sortu zen, eta handik eskola akademikoa; [[Piotr Txaikovski]] ([[1840]]-[[1893]]) izan zen eskola hartako musikari garrantzitsuena. [[1871]]. urtetik aurrera bi joerek bat egin zuten, eta [[Sergei Rakhmaninov]] ([[1873]]-[[1943]]) izan zen batasun horretan musikari esanahigarriena. [[Alexander Scriabin]] ([[1872]]-[[1915]]), izan zen harmonia tonala baztertu zuen lehen musikagilea. Haren ikerketek eskola modernoari zabaldu zioten bidea; eskola horretan [[Igor Stravinski]] ([[1882]]-[[1971]]) eta [[Sergei Prokofiev]] ([[1891]]-[[1953]]) nabarmentzen dira.