Ernest Hemingway: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
12. lerroa:
''Men without women'' (1927, Gizonak emakumerik gabe) ipuinei eta gerrako oroitzapenetan oinarrituta moldatu zuen ''A Farewell to Arms'' eleberriari (1929, Agur armei) ere oso harrera beroa egin zioten kritikariek eta irakurleek. Haren zezenzaletasun handia ''Death in the Afternoon'' (1932, Heriotza arratsaldean) liburuan irudikatu zuen, zezenketa arriskuaren artea gisa erakutsiz, eta mundu horretan indarrean dauden balio [[tragedia|tragikoei]] buruzko azterketa zorrotz bat eginez. Haren heste zaletasunetako batzuk ehiza, arrantza eta bidaiak izan ziren, eta Afrikan egin zituen ehizaldietan oinarrituta idatzi zuen ''Green Hills of Afrika'' (1935, Afrikako muino herdeak) eta bere eleberri labur ederrenetako bat, ''The Snows of Kilimanjaro'' (1936, Kilimanjaroko elurrak). Afrikako ehiza istorio horietan Hemingwayk heste pertsonaia bat bezala agertu zuen bere burua kontakizunean, adorea eta trebetasuna eskatzen duten jokabide zailei aurre egiteko gauza den idazlearen heroi ospea handituz, eta bizitzea eta idaztea elkarren artean behin eta berriz gurutzatuz. 1938an ere haren [[ehiza]]ldi eta zezenketetatik edo pairatu edo ikusi zuen sofrimendutik sortutako kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, ''The first fortynine stories'' (1938, Lehen berrogeita bederatzi istorioak); kontakizun horietan erabiltzen duen hizkuntza moldea XX. mendeko prosaren eredu hoberenetako bat da.
 
[[Fitxategi:Hemingway and Marlins.jpg|thumb|right|300px|Hemingwayk bere bizipenetan girotu zituen bere eleberriak. Zezenketa, ehiza eta gerra gaitzat dituzten eleberriak ere idatzi zituen, ildo tragiko batetik eta heriotzarekin loturik betiere. ''[[Agurea eta itsasoa]]'' horrenbeste maite zuen itsasoan dago girotuta eta agure batek arrain eskerga batekin duen borroka kontatzen du; irudian, Hemingway arrain horietako batzuekin.]]
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] (1936-1939) berriemaile berezi gisa ibili ondoren, gerrako lekukotasun erdiragarri bat utzi zuen : ''For Whom the Bell Tolls'' (1940, Norengatik ari dira joka kanpaiak). [[Bigarren Mundu Gerra]]n [[kontraespioitza]] lanak egin zituen Kuban, Europara itzuli zen gero gerrako berriemaile gisa, eta gerra bukatu ondoren, Kuban geratu zen bizitzen. Garai hartakoak ditu bere bi eleberri bikainenetakoak : ''Across the River and Into the Tress'' (1950, Ibaiaz bestaldean eta zuhaitzen artean) eta ''The Old Man and the Sea'' (1952, Agurea eta itsasoa, A. Goenagak eta J.M. Iturraldek euskaratua). ''Agurea eta itsasoa'' eleberrian Hemingwayk gizakiaren duintasuna goratu zuen, harrapakina menderatzeko borroka gogor luzea egiten duen arrantzale zahar batean gorpuztua. Eleberria edertasun handiko estiloan idatzita dago, argiaren eta uraren distirak eta arrantzaren sentipen fisikoak deskribatuz, eta Hemingwayren ikurritzaren adierazpide perfektoa da : gizona suntsi dezakete baina menderatu ez. Nolanahi ere, ''Agurea eta itsasoa'' porrotaren eta agurraren alegia bat zen, gardena baina gaztetako obraren indar ezkuturik gabea.