«Eritrea»: berrikuspenen arteko aldeak

18 bytes removed ,  Duela 3 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:Traditional Eritrean dance.jpg|thumb|right|180px|[[Tigrinya]] etniako emakumeak janzkera tradizionalarekin.]]
2016an Eritreak 5.869.869 biztanle zituen, 51,8 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin<ref name="cia"></ref>. Biztanleen %22,6 baizik ez da hirietan bizi; gehienak [[artzaintza]] edo [[nekazaritza]]tik bizi dira, herrietan. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %40,7, 15-24 urte bitartekoak %19,4, 25-54 urte bitartekoak %32,3, 55-64 urte bitartekoak %3,7 eta 65 urtetik gorakoak %3,9<ref name="cia"></ref>. Bizi itxaropena 64,9 urtekoa da, 62,4 urtekoa gizonezkoena eta 67,5 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)<ref name="cia"></ref>.
 
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Eritrean_Highlands.jpg|thumb|right|220px|[[Tef]] saila Eritreako goi-ordokian.]]
[[Fitxategi:Eritrean_Railway_-_2008-11-04-edit2.jpg|thumb|right|220px|[[Arbaroba]] eta [[Asmara]] arteko burdinbidea.]]
Eritrean nekazaritza izan da bizibide nagusia goi-lautadan, iparraldean eta mendebaldean, euri gehiago egiten duelako horretarako baldintza egokiagoak dituzten lurretan hain zuzen. Kostalde zelaian eta iparraldeko eta mendebaldeko eremu lehorretan, berriz, abeltzaintza izan da bizibide nagusia. [[XIX. mende]]an eta [[XX. mende]]aren hasieran, lurraldea italiarren eta britainiarren mendean egon zen garaian, lehengaien produkzio ahalik eta handienari eta esportazioari begira egin zen ekonomia. Denbora horretan, industria arina ezarriz joan zen Asmara eta Mesewa inguruetan.