Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Cleric-Knight-Workman.jpg|thumb|right|250px|Apaiza, gerlaria eta nekazaria, Erdi Aroko hiru ordenen ordezkariak.]]
'''Erdi Aroa''' [[Europa]]ko [[historia]]ko aro bat da, [[Antzinaroa]]ren ondorengoa eta [[Aro Modernoa]]ren aurrekoa. Gutxi gorabehera [[V. mendea|V. mendetik]] [[XV. mendea|XV. menderainoko]] tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren desagerpenarekin, eta amaieratzat [[Konstantinoplaren erorialdia]] eta [[Ehun Urteko Gerra]]ren amaiera 1453an edota [[Amerikaren aurkikuntza|Kolon Ameriketara iristea]] 1492 urtean. Erdi Aroaren baitan historialariek beste azpiaro batzuk —[[Goi Erdi Aroa]], [[Tarteko Erdi Aroa]] eta [[Behe Erdi Aroa]]— bereizi dituzte. Erdi Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren [[politika]], [[kultura]] eta [[ekonomia]] arloetan. Egungo Europako hainbat [[estatu]]k oinarriak aro honetan dauzkate, muga politikoak garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipenen ondorioa baitziren.
 
11. lerroa:
 
=== Kristautasuna ===
[[Fitxategi:Eunate.JPG|thumb|right|250px|[[Arkitektura erromaniko]]a, [[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Aro]] amaieran garatu zen estiloa ([[Eunate]], [[1170]] inguru)]]
 
[[Kristautasun]]a Erdi Aroko historiaren bihotzean datza. Izan ere, garai honetako pentsamoldea markatzen du zeharo. [[Erroma]]ko [[Aita santu|Aita Santuaren]] inguruan antolatuta, Mendebaldeko Erdi Aroko mugak eta mundu kristau katolikoenak bat dira.
26. lerroa:
 
==== Europaren kristautzea ====
[[Fitxategi:Chlodwigs taufe.jpg|thumb|right|250px|[[Klovis I.a|Klovisen]] bataioa. Eliza eta [[frankoak|frankoen]] arteko ituna ezarri zen honela.]]
[[Ebanjelio]]etako apostoluen ereduari begira, irizpide katolikoen arabera, "lurreko mugetaraino" hedatu behar du [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizak]], fedeak batzen duen erakundeak. Horretarako, Erdi Aroan bi modu erabili ziren; alde batetik, era bakezalea eta espirituala, predikazioa, gizabanakoen borondatezko konbertsioa; beste aldetik, ordea, era bortitza eta borrokazalea, Germanian gertatu zen bezala, non kristautzeko prozesua [[frankoak|frankoen]] konkisten eskutik joan zen.
 
59. lerroa:
 
=== Feudalismoa eta basailutza ===
{{sakontzeko|Feudalismo}}Kerman Gay[[Fitxategi:Hommage au Moyen Age - miniature.jpg|thumb|right|250px|Omenaldi baten miniatura.]]
Muga lausoko kontzeptua bada ere, esan daiteke Erdi Aroko sistema politiko nagusia feudalismoa izan zela. Horretan, elkarrenganako betebeharrak zituzten jaunek eta haien mendeko basailuek, omenaldiko zeremonia batean ezarri den bezala. Basailuaren betetzekoa leialtasun militarra eta politikoa (''auxilium et consilium'') ematea da. Horren trukean, jaunak basailuari mantenua eman behar dio, (gehienetan) lurralde baten gaineko atarramentua ([[feudo]] bat) alegia.
 
71. lerroa:
==== Arkitektura ====
{{sakontzeko|Erdi Aroko arkitektura}}
[[Fitxategi:Sanguesa_santa_maria.jpg|thumb|right|150px|[[Zangoza]]ko elizaren atea.]]
[[Mendebaldeko Europa]]ko arkitektura Erdi Aroan hiru epetan banandu ohi da. [[Arte prerromanikoa|Aurre-erromanikoa]] da [[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Arokoari]] ematen zaion izena. Hurrengo garaietan ez bezala, lehen epe horretan kontinente osoan ez zen estilo bakarra garatu, baizik eta hainbat tokitan bere eran eraiki zuten: [[merovingiar arkitektura|merovingiarra]], [[karolingiar arkitektura|karolingiarra]], [[Otondar artea|otoniarra]] edo [[asturiar artea|asturiarra]].
 
100. lerroa:
{{sakontzeko|Goi Erdi Aroa}}
=== Migrazioak ===
[[Fitxategi:Invasiones bárbaras Imperio romano-es.svg|thumb|right|250px|Barbaroen herri-mugimenduak [[Antzinako Erroma|erromatarren garaian]].]]
{{sakontzeko|Migrazioen Garaia}}
[[Antzinako germaniarrak|Germaniarren migrazioak]] aspaldikoak ziren, [[godo]]ak [[Itsaso Beltza]]ra [[III. mendea]]n ere iritsi baitziren. Hala ere, [[huno]]en etorrerak ([[372]]-[[375]]) egoera aldatu zuen. Izan ere, hunoen gerrarako ahalmenaren aurrean, godoek ekialdera mugitu behar izan zuten, erromatarren lurraldera hain zuzen ere ([[376]]). Godoek Adrianopolisko guduan erromatar armada garaitu zuten [[378]]an. Hortik aurrera, germaniarrak erromatarren buruhauste nagusia bilakatu ziren.
117. lerroa:
 
=== Islamaren hedapena (632-750) ===
[[Fitxategi:Map of expansion of Caliphate.svg|thumb|right|250px|Musulmanen hedapena 632tik 750ra.]]
{{sakontzeko|Musulmanen konkistak}}
[[Mahoma|Muhammad]] profetaren heriotzaren ostean, [[islam]]aren buru edo [[kalifa]] [[Abu Bakr]] ([[632]]-[[634]]) bihurtu zen. Haren zuzendaritzapean [[Arabia|Arabiar Penintsularen]] erdialdea musulmanen menpean geratu zen. [[Umar I.a]] bigarren kalifarekin ([[634]]-[[644]]), "fededunen burua" (amīr al-mu 'minīn) titulua hartuta, [[Siria]], [[Jordania]], [[Palestina]] eta [[Irak]] bereganatu zituzten islamdarrek 630eko urteetan. [[Egipto]] [[Utman]] hirugarren kalifak konkistatu zuen [[645]]ean [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperiotik]]. [[Ali]] ondorengoarekin batera, lehendabiziko lau kalifa hauek islam garbiaren urrezko aroan gobernatu zuten buruak dira musulmanen ikuspuntutik.
130. lerroa:
{{sakontzeko|Karolingiar leinua}}
 
[[Fitxategi:Frankish Empire 481 to 814-eu.svg|thumb|right|250px|Frankoen Inperioa 481etik 814 arte.]]
[[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren desagerpenaren ondoren sortu ziren erresumen artea, [[frankoak|frankoena]] boteretsuena izan zen. Hala ere, [[VI. mendea|VI.]] eta, batez ere, [[VII. mendea|VII. mendeetan]] barne borroka andana gertatu ziren erresuma horren eratorritako [[Neustria]] eta [[Austrasia]] izeneko erresumen artean. Azkenean, merovingiar errege horien boterea oso ahulduta suertatu zen, haien menpe teorikoko seneskalen mesederako. Seneskal horietako bat [[Karlos Martel]] izan zen, [[musulman]]ak [[Poitiersko gudua (732)|Toursko guduan]] garaitu zituena ([[732]]). Haren seme [[Pepin Laburra]]k boterea ''de jure'' hartu zuen azkenean [[752]]an, legezko erregea, [[Txilderiko III.a]], kanporatuta.
 
141. lerroa:
[[Antzinako Erroma|Erromatarren]] ondorengotzak ekialdean jarraitu zuen, [[Konstantinopla]] hiriburu zuen [[Bizantziar Inperioa]]n hain zuzen ere. Ekialdeko merkataritza-bideak kontrolpean, inperio aberatsa zen. Gainera, armada boteretsuagoa eta diplomazia garatuagoa edukita, [[antzinako germaniarrak|barbaroen]] migrazioei eutsi ahal izan zien.
 
[[Fitxategi:Justinien 527-565.svg|thumb|right|250px|Justinianoren agintaldiko hedapenak.]]
Mendebaldean galdutakoa ere berreskuratzen saiatu ziren [[Justiniano I.a]]ren agintaldian ([[527]]-[[565]]). Izan ere, [[Italia]]n, [[Iparraldeko Afrika]]n eta [[Iberiar penintsula]]ko hegoaldean ere bere agindua zabaltzea lortu zuten. Horretaz gain, Justinianok erromatar legea kode batean idatzi zuen, (zeinek [[Europa]]ko hainbat tokitan [[XIX. mendea|XIX. mendera]] arte ere iraun zuen), eta garaiko eraikinik teknikoki garatuena eta handiena, [[Santa Sofia|Hagia Sofia]], altxatu zuen.
 
155. lerroa:
{{sakontzeko|Erdi Aro Klasikoa}}
=== Europako susperraldia ===
[[Fitxategi:Paris_Notre-Dame,_July_2001.jpg|thumb|right|250px|[[Paris]]ko Notre Dameko katedrala.]]
Oro har, historialarien artean garai honen inguruan ikusmolde baikorragoa dago, aurreko eta ondorengo aroen aldean batez ere. Izan ere, [[Erdi Aro Klasikoa]]n (Goi Erdi Aroa ere hainbatetan deituta) [[Europa]]k bizitzako arlo gehienetan gora egin zuen. Hasteko eskandinaviarrak eta hungariarrak kristautu eta baketu ziren. Zenbait erresumak, [[Frantzia]]koak, [[Ingalaterra]]koak, [[Gaztela]]koak edo [[Aragoi]]koak, botere handia eskuratu zuten, estatuaren funtzionamendu garatuari esker. [[Mongolen inbasioak|Mongoldar inbasioak]] izan ezik, garai honetan Europak ez zuen kanpoko inbasiorik jasan behar.
 
167. lerroa:
[[Inperio Karolingioa|Karolingiar Inperioa]] amaituta, Frantziak bere bidera jo zuen [[Hugues Capet|Hughes Capet]] erregearen garaietatik. Ekialdeagoan, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]] osatu zen [[962]]an, [[Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Oton I.aren]] eskutik. [[Kristautasun]]aren nagusiarengatik [[Aita santu|Aita Santuekiko]] gatazka hasi zen, [[Inbestiduren auzia|inbestidurak]] nork izendatuko zituen gainean hain zuzen ere. [[Heinrich IV.a]] ([[1084]]-[[1106]]) eskumikatu zuten, eta bakea ez zen lortu [[Wormseko Hitzarmena]] adostu zen arte (1122). Hurrengo enperadoreek [[Italia]]n ematen zuten denbora gehiena, eta tokian tokiko printze alemaniarrek boterea bereganatu zuten. [[Alemaniarren ekialderako hedapena|Ekialdera hedatzen]] hasi ziren orduan, [[eslaviar]] paganoen eremuetara, hainbatetan Gurutzada deituta.
 
[[Fitxategi:SiegeofAntioch.jpeg|thumb|right|250px|Antiokiako setioa Lehenengo Gurutzadan.]]
[[Musulman]]en kontrako borroka ere ohikoa izan zen, batez ere [[Iberiar penintsula]]n, [[Sizilia]]n eta [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]]. Iberiar penintsulan, Erdi Aro Klasikoaren epean konkista gehiena burutu zen: [[1300]]erako [[Granadako Erresuma|Granadako erresumak]] baino ez zirauen zutik, [[Portugal]] eta [[Aragoi]] erresumek bere [[errekonkista]] amaituta. Sizilia ere musulmanen menpean egon zen harik eta [[XI. mendea]]n, [[Siziliako Roger I.a|Roger I.a]] buru zuen armada normandiar batek konkistatu zuen [[1091]]rako.
 
186. lerroa:
{{sakontzeko|Behe Erdi Aroa}}
=== Gainbehera ===
[[Fitxategi:Smallpox depicted in the Toggenburg Bible.jpg|thumb|right|250px|Izurrite Beltzaren irudia.]]
[[Behe Erdi Aroa]] gorabeheraz eta lazeriaz betetako epea da. Klima-historialariek dokumentatutako [[klima aldaketa]] gertatu zen, eta nekazaritza kaltetuta atera zen. Garaikideek goseteen bidez pairatu behar izan zuten, hala nola [[1315-1317ko gosetea|1315-17koa]].
 
194. lerroa:
 
=== Gatazkak ===
[[Fitxategi:Aragonese Empire.PNG|thumb|right|250px|Aragoiko lurraldeak.]]
Garaiko gatazka nagusia [[Ingalaterra]] eta [[Frantzia]]ren arteko [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerra]] izan zen ([[1337]]-[[1453]]). [[Agincourteko gudua]]ren ondoren ([[1415]]) [[Henrike V.a Ingalaterrakoa|Ingalaterrako Henry V.a]] bi erresuma batzeko zorian zegoela zirudien, baina [[Joana Arc-ekoa|Jeanne d'Arc]]-en parte-hartze erabakigarriak Frantziari eraman zion garaipena. Horren ostean, Ingalaterran gerra zibila piztu zen, [[Bi Arrosen Gerra|Arrosen Gerra]] ([[1455]]-[[1485]]). Frantzian, Ingalaterra kanporatu arren, [[Borgoinako konderria]] eta Herbehereetako Borgoina [[Germaniako Erromatar Inperio Saindua]] sartu ziren.
 
204. lerroa:
 
=== Estatuaren indartzea ===
[[Fitxategi:Medieval parliament edward.Jpg|thumb|right|200px|Ingalaterrako Parlamentua erregearen aurrean (1300 inguru).]]
Behe Erdi Aroan [[monarkia]]n oinarritutako [[estatu-nazio|nazio-estatu]] indartsuak sortu ziren, batik bat [[Ingalaterra]]n, [[Frantzia]]n eta [[Iberiar penintsula]]n ([[Portugal]], [[Gaztela]], [[Nafarroa]] eta [[Aragoi]]).