Dublin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
194. lerroa:
 
=== Literatura ===
[[Fitxategi:BloomsdayDavyByrnes.jpg|200px|thumb|right|[[Bloomsday]], egun honetan Dublingo kaleetan zehar [[James Joyce]] idazlearen ''[[Ulises (eleberria)|Ulises]]'' eleberriaren hainbat pasarte errezitatu eta antzeztu ohi dira.]]
 
Hiria literatura aldetik mundu osoan ospetsua da, nazioarteko literaturgile garrantzitsuek Dublinen jaio baitziren, [[William Butler Yeats]], [[George Bernard Shaw]] eta [[Samuel Beckett]] Literatura Nobel saridunak kasu. Dublingo beste idazle esanguratsuak [[Oscar Wilde]], [[Jonathan Swift]] eta [[Bram Stoker]] —Drakula eleberriaren sortzailea— dira. [[James Joyce]] idazle bikainaren eleberrietako leku asko eta asko Dublinen daude. ''Dubliners'' ("Dublindarrak") eleberria Joycek XX. mende hasierako hiriko biztanleen gertaera eta ohiko izakerak bildu eta deskribatzen dituen kontakizun sorta bat da. ''Ulysses'' haren idazlan ezagunenak ere Dublinen leku hartzen du eta ohiko topikoz beterik dago. Beste hainbat idazle dublindar esanguratsu ere badaude: [[John Millington Synge]], [[Sean O'Casey]], [[Brendan Behan]], [[Sheridan Le Fanu]], [[Maeve Binchy]] eta [[Roddy Doyle]]. [[Irlanda]]ko liburutegi eta literatur museo handienak Dublinen daude, National Print Museum of Ireland eta National Library of Ireland barne.
262. lerroa:
 
=== Gastronomia ===
[[Fitxategi:Moore Street market, Dublin.jpg|250px|thumb|right|[[Moore Street]] kaleko azoka.]]
 
[[Irlandako Errepublika]]n, Dublinen eta [[Cork]] hiriaren artean herri-lehia, anitz gaitan isalzten dena: adibidez, [[Guinness]] garagardo famatua hiriburuko ikurtzat jo ohi da, baina [[Cork]]<nowiki/>eko garagardoa [[Murphy (garagardoa)|Murphy]] da.
323. lerroa:
[[Fitxategi:St Stephen's Green.jpg|thumb|left|200px|[[St Stephen's Green]] parkea.]]
 
[[Fitxategi:Ireland - Dublin - Phoenix Park - Wellington Monument.jpg|thumb|right|170px|[[Phoenix parkea]]n dagoen [[Wellington monumentua (Dublin)|Wellington monumentua]].]]
 
Hirian zehar parke ugari daude: haien artean, aipagarrienk [[Phoenix parkea|Phoenix Park]], [[Herbert Park]] eta [[St Stephen's Green]] dira. Phoenix Park hiriaren erdigunetik 2–4&nbsp;km mendebaldera dago, [[Liffey ibaia]]ren iparraldeko ertzean: inguruan duen hormaren perimetroak 16&nbsp;km ditu eta bere barne 707 hektarea hartzen ditu. Hori dela eta, Europa osoko hiri-parke handiena da.<ref>[http://www.phoenixpark.ie/about/ Phoenix parkeari buruz. New York hiriko Central Park parkearen hedaduraren bikoitza du. Office of Public Works. 2010eko urtarrilaren 2a.]</ref> [[Belar]]di handiak eta zuhaitz iladez osatutako etorbideak ditu eta [[XVII. mendea|XVII. mendetik]] aurrera, [[adarzabal]]aren bizilekua ere bada. Bestalde, [[Áras an Uachtaráin]] [[Irlandako presidente]]en egoitza nagusiaren kokalekua ere bada; eriakin hori [[1754]]an eraiki zen. Horretaz gain, parkea [[Dublingo Zoologikoa]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] enbaxadorearen egoitza ofiziala eta [[Ashtown gaztelua]]ren kokalekua ere bada. Bestalde, parkea musikari eta abeslari ospetsu ugariren kontzertuen kokalekua ere bada.
365. lerroa:
 
=== Bizikleta ===
[[Fitxategi:Dublin Bikes.jpg|thumb|right|200px|[[Dublinbikes]] zerbitzuaren terminala [[Dublin Docklands|Docklands]] auzoan.]]
 
[[1990eko hamarkada]]n zehar, Dublingo udalak hiri guztian zehar [[bizikleta bide|bidegorriak]] ipini zituen, [[2012]]. urterako hirian 200 kilometro bidegorri zeudelarik.<ref>[http://www.dublincitycycling.ie/category/cycling-maps Dublin City Cycling – ''Cycling Maps'']</ref> [[2011]]an ''Copenhagenize Index of Bicycle-Friendly Cities'' aldizkariko munduko hirien artean 9. postuan sailkatua zegoen.<ref>[http://copenhagenize.eu/index/index.html Copenhagenize Consulting – ''Copenhagenize Index of Bicycle-Friendly Cities 2011'']</ref>