Destape: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
[[File:Destape spain 0001.jpg|thumb|right|300px]]
{{lang|es|'''Destape}}a''' (euskaraz, ''larrugorritzea'') [[1970eko hamarkada]]n zehar bereziki, [[frankismo]]aren azken urteetan eta [[Espainiako trantsizioa|trantsizioa]]n, Espainian sortutako ekoizpen kulturalean ([[film (zinema)|filmak]] bereziki, eta baita ere aldizkari, komiki eta literaturan) eduki [[erotismo|erotikoak]] azaldu eta ugaltzearen fenomeno kulturala da. Horren abiapuntua [[1966]] urtean [[Manuel Fraga|Manuel Fraga Iribarnek]] sustaturiko ''Ley de Prensa e Imprenta'' izeneko legea izan zen, [[zentsura]] zertxobait arindu zuena. Gainera, urte horietan Espainia helmuga turistiko bilakatu zen atzerritarrentzat, bereziki Europa iparraldeko herrialdeetatik, eta hango emakume turistek [[sexu iraultza]] izeneko jarrera aldaketak [[nazionalkatolizismo]]tik inposaturiko puritanismo sexuala kolokan jartzen hasi ziren. Destapeak bereziki [[Espainiako zinema]] izan zuen eragina, ordura arte, frankismoan zehar, pentsaezinak ziren emakumeen gorputz erotizatuak eta gorputzaren atalak ([[hanka]]k, [[torax|bularrak]]) erakutsiz. Fenomeno horren ondorioz, {{lang|en|''[[sex symbol]]''}} bilakatu ziren hainbat espainiar emakume aktore.