Desberdintasun ekonomikoaren neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Desberdintasun ekonomikoa 001.png|thumb|right|400px|'''Desberdintasun ekonomikoaren neurketa''': desberdintasun ekonomikoaren egoerak irudian agertzen diren muturreko egoera bien artean kokatzen dira.]]
 
'''Desberdintasun ekonomikoaren neurketa''' edo '''kontzentrazioaren neurketak''' [[errentaren banaketa]]n dauden desberdintasunak eta hedaduraz bestelako [[desberdintasun ekonomiko]]ak aztertu eta neurtzean jarraitu beharreko irizpideak eta kalkulatu beharreko neurriak, '''desberdintasun-neurriak''' edo '''kontzentrazio-neurriak''' alegia, biltzen ditu. Gehienetan errenta eta beste aldagai sozioekonomikoen banaketari buruzkoa bada ere, kontzentrazioa [[guztirako]] baten banaketa hainbat banakoren artean zenbateraino den uniformea edo berdintsua aztertzeko ere erabiltzen da; adibidez, errentaren banaketaz gainera, langile kopuruen banaketa enpresen artean, enpresa bateko fakturazioa bere saltokien artean nola banatzen den edo [[Wikipedia]]ko lankideek egiten dituzten ekarpenen banaketa nolakoak diren aztertzeko ere erabiltzen da. Hala ere, ez da zuzena edonolako datu-multzo bati buruz kontzentrazioa aztertzea; hain zuzen, soilik guztirako baten banaketa gertatzen denean da zilegi desberdintasunaren neurketa; adibidez, pertsonen altuera eta azterketen kalifikazioetarako ez da egokia kontzentrazioa neurtzea. Nabarmendu behar da desberdintasunaren ekonomikoaren neurketak desberdintasuna neurtu soilik egiten duela eta ez duela desberdintasunaren ekonomikoa sorrarazten duen sari-egitura baten desigarritasun edo komenigarritasunari buruz inongo baloraziorik egiten.<ref name=vecchi>{{en}} {{Erreferentzia
49. lerroa:
 
== Desberdintasun ekonomikoari buruzko diagramak ==
[[File:Lorenzgini03.svg|thumb|right|300px|'''Lorenz kurbak''' errenta txikieneko banakoen ehuneko bakoitzak (ardatz horizontalean) errenta osotik zenbateko ehunekoa hartzen duen (ardatz bertikalean) adierazten du. Berdintasunezko banaketa adierazten duen diagonalera bitarteko ''a'' azalera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta kontzentrazio handiagoa da. [[Giniren koefiziente]]a azalera horretan oinarritzen da.]]
Askotan kontzentrazio-neurriak desberdintasun ekonomikoa aztertzeko erabiltzen diren diagrametan oinarritzen dira. Ohartarazi behar da desberdintasuna fenomeno konplexua dela, kolektibo bateko banako guztiei eragiten diena eta beraz neurri bakar baten bitartez laburbiltzeak desberdintasunaren ikuspegi zuzena izatea eragoz dezakeena. Diagramek, berriz, errentaren banaketa eta desberdintasuna bere osotasunean irudikatzen dute eta errentaren birbanaketarako politikek banaketa horretan eragiten ditzaketen aldaketak dimentsio bakarreko kontzentrazio-neurri batek baino hobeto islatzen dituzte. Estatistikak aldagai kuantitatiboetarako eskaintzen dituen ohiko diagramez gainera ([[histograma]], [[banaketa-funtzio enpiriko]]a, [[kaxa-diagrama]], ...), errentaren banaketa eta desberdintasuna berariaz aztertzeko bi [[diagrama (argipena)|diagrama]] erabiltzen dira: [[Lorenz kurba]] eta [[Pen desfile]]a.