Cárcar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
RUDRÓN (eztabaida) wikilariaren 5529193 berrikuspena desegin da
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
41. lerroa:
== Historia ==
[[X. mendea]]n [[Antso I.a Gartzez|Antso I.a Gartzes]] erregeak carcargo gaztelua eraiki zuen [[Iruñea|Iruñeko]] erreinuaren mugak defendatzeko asmoarekin, izan ere, [[X. mendea]]ren amaieran, Cárcar musulmanek konkistaturiko lurren aurrean zegoen azken gotorlekua zen. [[920]] eta [[924]]. urtera bitarte, Abderraman III.a musulmanak herria okupatu, eta su eman zion. [[XI. mendea]]n [[Nafarroa]]ko erresumak lurraldea birkonkistatu eta erregeak Cárcar jaurerri bihurtu zuen.
[[Fitxategi:Carcar.1.Navarra.Spanien.JPG|300px|thumb|right|Herrigunearen inguruko lurren ikuspegia.]]
[[1222]]. urtean Antso Indartsuak herria erosi zuen eta horrela Pedro Diazen jabetza izateari utzi zion, [[Nafarroa]]ko erresuman behin betiko ezartzeko. [[1277]]. urtean, herriak hondamena ezagutu zuen berriro ere, [[Gaztela]] erresumako ejerzitoak herria suntsitzean. [[1428]] eta [[1485]]ra bitarte, herria Azkoiengo familiaren jaurerri izan zen, baina Foixeko Jaimek Azkoiengo Anarekin lehenengo eta Beaumonteko Catalinarekin izandako ezkontzek eraginda, Cárcar Beaumonteko Luisen eskuetara igaro zen. Beaumonteko Luis, [[Leringo konderri|Leringo kontea]] zen eta honek herria bere konderriaren barruan sartu zuen.
 
116. lerroa:
 
== Ondasun nabarmenak ==
[[Fitxategi:Carcar.2.Navarra.Spanien.JPG|300px|thumb|right|San Migel eliza.]]
'''San Migel Arkaingeruaren parrokia''', estilo [[arkitektura gotikoa|gotiko]]-[[pizkundetar arkitektura|pizkundetarrean]] eraikia, gurutze latindarraren oinarria dauka. Barruan, San Migelen erretaula dago, [[Nafarroa]]ko [[arkitektura barrokoa|barrokoko]] eredurik garrantzitsuenetakoa.