«Bernedo»: berrikuspenen arteko aldeak

18 bytes removed ,  Duela 3 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
(RUDRÓN (eztabaida) wikilariaren 5529220 berrikuspena desegin da)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Bernedoko_harresiaren_ate_bat.jpg|thumb|right|300px|Bernedoko harresiaren ateetako bat.]]
[[1025]]eko ''[[Donemiliagako goldea]]'' agirian jada ageri den arren,<ref>[http://www.arabarri.net/eus_cascohist_infraes2.asp?codproyecto=254 Arabarriren Bernedoko harresien plan zuzentzailea]</ref> [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso Jakitunak]] hiribildu-forua [[1182]]an eman zion Bernedori. Herria sortzeko arrazoien artean aipatu beharrekoak dira, batetik, lekua komunikazio-bide zenbaiten elkargunean zegoela eta, bestetik, kokatua dagoen mendixkako [[gaztelu]]ak izaera estrategiko-defentsiboa ematen ziola. Herri gotortuak [[Nafarroako Erresuma]]n barna iraun zuen [[1476]]. urtera arte.
 
 
=== Ondasun nabarmenak ===
[[Fitxategi:Bernedo 2008 6 6.JPG|300px|thumb|right|Bernedoko Ama Birjinaren Natibitatearen eliza.]]
[[Fitxategi:Bernedoko okongo baseliza.jpg|300px|thumb|right|Okongo baseliza.]]
* Bernedoko '''hirigune historikoa'''ren esparru arkeologikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartuta dago, ''monumentu multzo'' izendapenaz [[kultura ondasun]] gisa<ref>[http://www.euskadi.net/bopv2/datos/1996/04/9601882a.pdf Bernedoko hirigunearen izendapena EHAAn]</ref>. Erdi Aroko hirigunea [[harresi]]ek inguratua dago. Bost kale daude bertan: iparraldetik hegoaldera Beheko kalea, Erdiko kalea, Sarrea kalea eta Kale Nagusia (biek bi aldeetatik sartu-ateratzeko ate bana daukatelarik) eta Gazteluaren kalea. Kale horien trazadura mendebaldetik ekialderakoa da, [[Araba]]ko herrietan maiz aurkitzen ez den trazaketa zentzua. Ekialdean beste bi kale daude orientazio hori apurtzen dutenak (iparraldetik hegoaldera doazenak, alegia): Herreria kalea eta Suso kalea. Horren hasiera Elizaren portikotik abiatzen da (Plaza Nagusian). Eliza herriaren erdialdean dago. Erdi Aroko ezaugarri zenbait gordetzen ditu oraindik ere: kaleak oso meharrak dira eta "partzelazio gotikoa" izenekoaren aztarnak gelditzen dira, bereziki Beheko kaleak eta Erdiko kaleak osatzen duten etxadi bikoitzetan ikus daitezkeenak. Erdi Aroko beste zenbait alderdi interesgarri Elizan eta Gazteluan ikus daitezke. Elizak portada erromanikoa dauka, [[XIII. mendea|XIII. mendekoa]], eliza eraiki zenekoa. Gaztelua herria sortu aurretik eraikia zegoen jadanik, eta haren zimenduak eta dorreen oinarriak gelditzen dira.
* [[Markiz]]ko '''[[San Joan baseliza (Bernedo)|San Joan]]''' baseliza [[arkitektura erromaniko|erromanikoa]], [[Kultura ondasun|Kultura Ondasun]] sailkatua.