Austria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
48. lerroa:
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Oesterreich topo.png|thumb|right|300px|Austriako mapa topografikoa]]
[[Fitxategi:Austria_koppen.svg|thumb|300px|Austriako klimak, [[Köppen klima sailkapena]]ren arabera]]
=== Mugak ===
105. lerroa:
=== Habsburgotarren Aroa ===
[[Fitxategi:Albrecht_Dürer_-_Portrait_of_Maximilian_I_-_Google_Art_Project.jpg|thumb|right|220px|<small>[[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.a]], [[Albrecht Durero]]ren margolana, [[1519]].</small>]]
[[XIV. mendea|XIV.]] eta [[XV. mendea|XV. mendeetan]] zehar, [[Habsburgo]]tarrek mendean hartu zituzten [[Austriako Dukerria]]ren inguruko eskualdeak. Hori zela eta, [[1438]]an [[Alberto V.a Habsburgokoa|Alberto II.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko enperadore hautatu zuten. Koroatua izan baino lehen hil zen arren, handik aurrera Inperio Santuko enperadoreak Habsburgo etxekoak izan ziren, salbuespen bakar batekin.
 
118. lerroa:
[[1792]]an, [[Frantziako Iraultza]] zela medio, Austria eta Frantziaren arteko gerra hasi zen, [[1797]] arte iraun zuena. [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] garaipenak [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren desagerpena ekarri zuen ([[1806]]). Baina Habsburgotarrek [[Austriar Inperioa]] eratu zuten ([[1804]]). [[1814]]an, Austriak [[Errusia]]k eta [[Prusia]]k Frantzia menperatzea lortu zuten. [[1815]]eko [[Vienako Batzarra|Vienako Batzarrean]], garaileek adostu zuten Europako egoera berria. Batzarrean, besteak beste, [[Germaniar Konfederazioa]] eratzea erabaki zen, Austria buru zela baina Prusiaren laguntzarekin.
[[Fitxategi:Austria Hungary ethnic.svg|thumb|right|280px|<small>[[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungariako]] hizkuntza banaketa ([[1910]]).</small>]]
[[1848ko iraultzak]] alemaniar biztanleriaren arazo sozial, politiko eta nazionalak nabarmendu zituen. Lurraldetasun auzia nahiko korapilatsua zen: batzuk [[Alemania Handia]] (''Großdeutschland'') sortzearen aldekoak ziren, alemanez mintzatzen zen Austriako lurraldeekin batera, eta beste batzuk [[Alemania Txikia]] (''Kleindeutschland'') sortzearen aldekoak. Austriak bere izaera ez galtzeko agertu zuen jarrera tinkoak ''Kleindeutschland''-en garaipena ekarri zuen.
 
126. lerroa:
 
=== Lehen Mundu Gerra ===
[[Fitxategi:Franzferdinand.jpg|thumb|right|180px|<small>[[Franz Ferdinand Austriakoa|Franz Ferdinand artxidukea]] familiarekin.</small>]]
[[1914]]ko [[ekainaren 28]]an, [[Gavrilo Princip]]ek ([[Esku Beltza]] serbiar taldeko kidea) [[Franz Ferdinand Austriakoa|Franz Ferdinand artxidukea]] hil zuen [[Sarajevo]]n. Gertaera hau [[Lehen Mundu Gerra]]ren lehergaia izan zen. Gudak anabasa politikoa eta hondamena ekarri zizkien [[Erdialdeko Inperioak|Erdialdeko Potentziei]] (Austria-Hungaria, [[Bulgariako Erresuma]], [[Alemaniar Inperioa|Alemania]] eta [[Otomandar Inperioa|Turkia]]) eta [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren bukaera eragin zuen.
 
136. lerroa:
Arazo ekonomikoez gain, [[1920ko hamarkada]]n alderdi nagusien armada paramilitarren arteko gerra zibil isila izan zen. Sozial Kristauen laguntza zuen [[Heimwehr]] talde erreakzionarioaren eta [[Austriako Sozial Demokratak|Sozial Demokraten]] aldeko [[Republikanischer Schutzbund]]en artean liskar ugari gertatu zen<ref name=briaustr>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/44183/Austria/33378/First-Republic-and-the-Anschluss Austria: First Republic and the Anschluss], Encyclopædia Britannica</ref>.
 
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 146-1985-083-10, Anschluss Österreich, Wien.jpg|thumb|right|280px|<small>[[Anschluss]]: Alemaniako indarrak [[Viena]]n sartzen ([[1938]]ko [[martxoaren 15]]).</small>]]
[[Fitxategi:KZ Mauthausen.jpg|thumb|right|280px|<small>[[Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua]]ren askapena ([[1945]]ko [[maiatzaren 6]]a).</small>]]
[[Austriako Lehenengo Errepublika]]k [[1933]] arte iraun zuen. Urte hartan, [[Engelbert Dollfuss]] kantzelerrak parlamentua desegin eta Italiako [[faxismo]]aren pareko erregimen autokratikoa ([[austrofaxismoa]]) ezarri zuen. Ordurako (1933ko udaberria) Alemanian [[Adolf Hitler|Hitler]] zegoen agintean, eta naziek Alemania eta Austria batzearen aldeko propaganda egiten zuten. Hori eragozteko Dollfussek [[Hungaria]] eta Italiaren laguntza bilatu zuen. Sozial Demokratak jazarriak izan ziren eta 1934ko otsailean armak hartu zituzten. Lau egun iraun zuten borroketan Heimwehr taldea eta Dollfuss garaile irten ziren. Urte berean, alderdi politiko guztiak, Dollfussen ''Fronte Patriotikoa'' izan ezik, legez kanpo gelditu ziren eta maiatzeko konstituzio berriak kantzelerraren boterea indartu zuen. Baina 1934ko [[uztailaren 25]]ean [[nazionalsozialismo|nazi]] talde batek Engelbert Dollfuss hil zuen<ref name=briaustr/>.
 
156. lerroa:
[[1986]]ko lehendakaritzarako hauteskundeak Alderdi Popularreko [[Kurt Waldheim]]ek irabazi zituen, nahiz eta kontrako jarrerak sortu ziren Bigarren Mundu Gerran alemaniar gudarostean egin zituen lanengatik. Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, [[Fred Sinowatz]] kantzelerrak dimititu eta [[Franz Vranitzky]] sozialistak hartu zuen kargua, eta koalizio bat osatu zuen Alderdi Popularrarekin. Gobernuak aurre egin behar izan zien sektore publikoaren pribatizazioei, aurrekontuen defizitari eta Waldheimen hautaketa zela-eta nazioartean sortu zen kezkari. Koalizioak aurrera jarraitu zuen [[1990]]eko hauteskundeen ondoren (Alderdi Popularrak 17 aulki galdu zituen). Hala ere, [[1992]]an [[Thomas Klestil]] Alderdi Popularreko hautagaia hautatu zuten lehendakari.
 
[[Fitxategi:Tratado_de_Lisboa_13_12_2007_(081).jpg|thumb|right|250px|<small>Austria [[1995]]ean sartu zen [[Europar Batasun]]ean. Irudian, [[Lisboako Ituna]]ren sinatzaileak (2007).</small>]]
[[1994]]an austriarrek erreferendum baten bidez erabaki zuten [[Europar Batasun]]ean sartzea, baina neutraltasuna gordez. Dena dela, alderdi nagusiek iritzi kontrajarriak dituzte neutraltasun militarrari buruz: SPÖk egungo sistema atxiki nahi du, baina ÖVPk nahiago luke Austriak Europako seguritate politikan parte hartzea, eta baita [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOren]] barruan egotea ere. Konstituzioa aldatzeko bi hereneko gehiengoa beharrezkoa denez, «betirako neutraltasunak» irautea espero da.
 
164. lerroa:
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
[[Fitxategi:Parlament Vienna June 2006 183.jpg|thumb|right|220px|<small>Vienako parlamentua, ''Bundesrat'' eta ''Nationalrat''-en egoitza.</small>]]
Austria errepublika federal demokratikoa da. Bere lege nagusia [[1920]]ko [[konstituzio]]a da, nahiz eta geroago aldatua izan den. Estatu burua Presidente Federala (''Bundespräsident'') da, sei urteko eperako herri-boto zuzenaz hautatua. Gobernu burua Kantzelari Federala (''Bundeskanzler'') da, ministro kontseiluaren burua eta erantzulea Parlamentuaren aurrean.