Antoon van Dyck: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
14. lerroa:
[[1627]]an Anberesera itzuli zen eta han hartu zuen bizilekua bost urtez. Bete-betean jarraitu zuen erretratugintzan, zertxobait aldendurik Italian jorratutako bidetik eta atzera gehixeago hurbildurik flandiar tradiziora: ''Anna Wake'' (1628, Mauritshuis, [[Haga]]), ''Marten Pepijn'' (Arte Eder museoa, [[Anberes]])... Bestalde, arrakasta handia izan zuen Europan Van Dycken laurogei gizon-emakume ospetsuren erretratuak biltzen zituen grabatu bilduma batek. [[1628]]tik aurrera erlijiozko pinturak indar handia hartu zuen Van Dycken lanean: ''Sanson eta Dalila'' (1630, [[Kunsthistorisches Museum]], [[Viena]]), ''Egiptoko ihesa'' (1630, Alte Pinakothek, [[Munich]]), ''Ama Birjina eta umea Katalina Alexandriakoarekin'' (1630 aldean, [[Metropolitan Museum of Art]], [[New York]]). Bere koadroetan pertsonaien dotorezia eta duintasuna, xehetasunen eta giroaren zehaztasuna nabarmentzen zituen, baina betiere pertsonaia bakoitzaren berezitasunak ondo azpimarratuz. Teknika [[Rubens]]enaren antzekoa bazuen ere, orekatuagoa zen, bai koloreetan, bai formetan.
 
[[Fitxategi:Van Dyck Charles I 1635.jpg|thumb|right|200px|<small>''Karlos I.a ehizan'', [[1635]] aldean, [[Louvre]], [[Paris]]</small>]]
[[1632]]. urtean [[Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa|Karlos I.a]] erregeak [[Ingalaterra]]ra gonbidatu zuen; han gorteko margolari bilakatu zen, eta oso lan ugaria egin zuen; bere lantegiaren laguntzaz 400 margolanetik gora pintatu baitzituen, tartean bere erretraturik bikainenak: ''Karlos I.a ehizan'' ([[1635]] aldean, [[Louvre]], [[Paris]]), ''George Digby eta William Russell'' ([[1637]], Althorp jauregia, [[Ingalaterra]]), ''Karlos I.aren hiru ume zaharrenak'' ([[1634]], Galleria Sabauda, Turin), ''James Stuart, Richmond eta Lennoxko dukea'' (1634–1635, Metropolitan Museum of Art, New York)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.metmuseum.org/toah/works-of-art/89.15.16 |izenburua= James Stuart, Duke of Richmond and Lennox |bilduma= Heilbrunn Timeline of Art History. New York| argitaletxea= The Metropolitan Museum of Art, metmuseum.org|sartze-data = 2015-10-18}}</ref>... [[1635]]ean, Anberesa itzulita, bere maisu lanetako bat ondu zuen, ''Deitorea'' (Arte Eder museoa, Anberes). Ondoren, Ingalaterran jarraitu zuen lanean, erregearengandik gertu, eta haren eta aitonen semeen erretratu asko eginez. Han hil zen, 42 urterekin, oso obra zabala utzita: 500 erretratu baino gehiago, mitologia eta erlijio lanak, eta grabatu asko.