Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
[[Fitxategi:Angel berroeta 01.jpg|thumb|right|300px|'''Angel Berrueta''', eskuinean.]]
[[2004]]ko [[martxoaren 13]]an, '''Angel Berrueta Legaz''', 61 urteko [[Iruñea|Iruñeko]] [[Donibane (Iruñea)|Donibane]] auzoko dendaria, tiroz eta labankadaz hil zuten Valeriano de la Peña espainiar poliziak eta horren semeak. Hori baino lehenago, Maria Pilar Rubiok, aurrekoen emazteak eta amak, Berruetarekin eztabaidatu zuen, Berruetak emakumeak okindegian jarri nahi zuen ''ETA ez'' zioen kartel bat okindegian jartzeari ezezkoa eman ondoren. Bi egun lehenago, [[Madril]]en, [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|11-M]] izeneko atentatu larria gertatu zen eta Espainiar Gobernuak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] atentatuaren egilea izan zela baieztatu zuen zenbait egunetan zehar. Hiltzaileek beren burua entregatu eta kartzela-zigorra ezarri zitzaien. Ebazpen judizialean hilketaren motibazio politikoa aitortzen bazen ere, gobernutik eta instituzio politikoetatik Berruetari ez zaio aitortu biktima politikoaren izaera.