Andrea Mantegna: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb) |
||
8. lerroa:
Hamazazpi urte besterik ez zituela izenpetu zuen bere lehenengo agindua, berak bakarrik burutua: erretaula bat [[Padua]]ko Santa Sofia elizan ([[XVII. mende]]an suntsitua). Bere arteak hamar bar urtean iritsi zuen heldutasuna, eta hurrengo berrogeita hamar urtean egin zuen guztian 1450-1460 hamarraldiko estiloari jarraitu zion funtsean.
[[Fitxategi:Andrea Mantegna 036.jpg|thumb
Garai hartako lanik baliotsuena Paduako Eremutarren elizako Ovetari kaperako freskoak ditu ([[1448]]-[[1455]]). Obra horretako margolanetan -bi fresko baizik ez dira gorde, ''Jasokundea'' eta ''San Kristobalen martirioa''; gainerakoak [[Bigarren Mundu Gerra]]n suntsitu ziren- Mantegnak agerian utzi zuen bere estiloaren gogortasuna, [[Antzinako Erroma|Erromako]] arkitektura klasikoan oinarritua, giza irudi irmo tinkoetan; estilo ikaragarria da, diseinuaren indarragatik eta xehetasunengatik, eta perspektibaren behetik gorako erabilera harrigarriagatik (fresko horietako batzuetan margolanaren behealdea bera baino beherago eta erdigunetik eskuinera aldaratua kokatu zuen ikuslearen ikuspuntua). Nabarmena du, halaber, hasiera-hasieratik, beste ezaugarri bat, [[Antzinate]]ko gauza zaharrekiko arkeologoen adinako zaletasuna, Paduako unibertsitateko jakintsu humanistekin harremanetan izan zen seinale.
14. lerroa:
=== Mantuako aldia ===
[[Fitxategi:Andrea Mantegna 034.jpg|thumb
[[1459]]an Mantuara joan zen, Luigi Gonzagak deitua, familiaren pintore ofizial gisa lan egitera. Garai hartako lehen lanak, baina, ez dira ongi ezagutzen. Mantegnak betidanik defendatu zuen bere independentzia (hain zuzen, askatasun ezak bultzatu zuen bere lehen maisuarengandik banatzera), eta Gonzagatarren gortean bidaiatzea eta besteren eskariak hartzea galarazi bazioten ere, [[1466]]-[[1467]] bitartean [[Florentzia]] eta [[Pisa]]ra joatea lortu zuen. Florentzian, berriz ere Donatello, Fra Filippo Lippi, Paolo Uccello eta Andrea del Castagnoren lanak ikusteko aukera izan zuen.
24. lerroa:
=== Azkeneko urteak ===
[[Fitxategi:La Parnasse, by Andrea Mantegna, from C2RMF retouched.jpg|thumb
''Zesarren garaipena'' ([[1486]] inguru, Hampton Court Palace, [[Ingalaterra]]) izeneko bederatzi mihiseko margolan sailak Mantegnaren artearen azkenaldia iragartzen du. Lan honetan antzinatea eta mundu klasikoa ohoratu nahi izan zituen, eta, ohi zuenaren kontra, ez zuen kolore hotzik erabili, margo baten tonu ezberdinen nahastura bat baizik.
|