Amara Berri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
19. lerroa:
== Historia ==
 
[[Fitxategi:Antso jakituna amara historikoa 001.jpg|thumb|right|300px|Egungo [[Araba parkea|Araba parke]]tik hasi zen eraikitzen auzoa 1940 hamarkadan. Irudian, lehenengo eraikinak.]]
 
Amara Berri 1950eko hamarkadan [[Amara (Donostia)|Amara]] auzotik burututako [[zabalgune]] bat da, XX. mendeko lehen hamarkadetan proiektatu, 1940 urtean eta hamarkada berean eraikitzen hasi zena, fase zenbaitetan. Eraikitzen hasi baino lehenago, egun Amara Berri dena, Urumea ibai ertzeko [[padura]] eta soroak ziren. Eraikuntzarako, Urumea ibaia bideratu eta betelana burutu behar izan zen paduran. Eraikuntza fase horietan, [[Anoeta estadioa|Anoeta estadiorainoko]] urbanizazioa egin zen eta ''Apéndice de Amara'' edo Amarako eranskina delakoan eremu hutsa geratu zen, etxebizitza-eraikin bakanen bat ezik, 1990eko hamarkadan Amara-Osinaga izeneko zabalgunea eraiki zen arte. 2000ko hamarkadan, [[Loiolako Erriberak]] izeneko auzunea eraiki zen, Amara eta [[Loiola (argipena)|Loiola]] auzoak lotuz.
162. lerroa:
 
== Plazak ==
[[Fitxategi:Iturria pio xii donostia 001.JPG|thumb|right|300px|[[Pio XII.a plaza]]ko iturria.]]
* [[Irun plaza]]
* [[Pio XII.a plaza]]
182. lerroa:
 
== Kultura ==
[[Fitxategi:Ernest lluch kulturetxea 001.jpg|thumb|right|300px|[[Ernest Lluch kultur etxea]], [[Anoeta estadioa]]n.]]
 
Beste auzoekin alderaturik auzo berria izan arren, kultura bizitza sendoa duen auzoa da. [[Sahats plaza]]ren inguruko auzuneak bere jaiak ospatzen ditu. Amara-Osinaga auzuneak, berriz, [[Karmengo jaiak]] ospatzen ditu uztailean. Ikasbide Kultur Elkarteak aurreko mendeko 80ko hamarkadatik ospatzen ditu auzoko festak, Sahats eta Prebostes Plazetan. Horrekin batera, hainbat elkarte daude [[Donostiako Danborrada]]n parte hartzen dutenak. Auzo-elkartea ere badago. Anoetako estadioan dagoen [[Ernest Lluch kultur etxea|Ernest Lluch Kultur Etxean]] udalak eta auzoko elkarteek antolaturiko kultura ekitaldiak ospatzen dira.