Adiskideen Erlijiozko Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Quaker star-T.svg|thumb|right|200px|Izar kuakeroa, [[XIX. mendea|XIX. mendetik]] aurrera erabilitako ikurra.]]
'''Adiskideen Erlijiozko Elkartea''' ([[ingeles]]ez: ''The Religious Society of Friends'') [[George Fox]]ek ([[1624]]–[[1691]]) sortutako komunitate erlijioso [[erreforma protestantea|protestantea]] da. [[Ingalaterra]]n jaio zen arren, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] zabaldu zen gehienbat. Eskuarki '''kuakeroak''' ([[ingeles]]ez: ''Quakers'', ''Dardaratiak'') deitzen zaie, Foxek bere sermoietan erabiltzen zuen leloagatik, ''Tremble at the Word of the Lord'' (''«Dardar egizue Jainkoaren hitzarekin»'') eta kuakeroek beren erlijiozko zirrara dardaren bidez adierazteko ohitura zutelako. Ez dute [[sakramentu]]rik onartzen, uko egiten diote epaiketetan zin egiteari, uko egiten diote armak egin eta erabiltzeari, anaiarteko borrokatzat dute gerra eta ez dute elizako inongo hierarkiarik onartzen. Prestutasuna eta filantropia dira beren ezaugarri nagusiak. [[1947]]an [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel saria]] eman zitzaien.