Energia ilun: berrikuspenen arteko aldeak

espazio osoan egon beharko lukeen ustezko materia edo energia forma
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|375px|[[NASAren grafiko honetan laburbildutako kalkuluen arabera, unibertsoaren energia edukieraren 70 % inguru '''energia i...»
(Ez dago alderik)

03:12, 8 ekaina 2017ko berrikusketa

Energia iluna, kosmologia fisikoan, espazioan dagoen energia mota bat da, Unibertsoaren hedapena areagotzen duen presioa eragiten du, grabitate indar aldarazle bat bilakatuz. Energia ilunaren izatea, Unibertsoa hedapena azeleratu batean dagoela dirudiela baieztatzen duten behaketei azalpena emateko maiz erabiltzen den argudioa da. Kosmologiako eredu estandarrean, energia ilunak unibertsoaren masa-energia totalaren hiru laurden edo %73a osatzen du.

NASAren grafiko honetan laburbildutako kalkuluen arabera, unibertsoaren energia edukieraren 70 % inguru energia iluna litzateke, bere egotea unibertsoaren hedapenean nabaritu daiteke, baina bere izatearen azken arrazoia ia guztiz ezezaguna zaigu.

Energia ilunarekin lotutako gaien artean konstante kosmologikoa, unibertsoa modu homogeneoan betetzen duen dentsitate konstanteko energia, eremu-teoria kuantikoa, kintaesentzia, bere energia dentsitatea denboran eta espazioan alda daitezkeen eremu-dinamikoak. Izan ere, Espazioan konstanteak diren eremu-eskalarren ekarpenak ere normalki konstante kosmologikoaren barnean sartzen dira. Konstante kosmologikoa hutsaren energian sortu zela uste da. Espazioarekin batera aldatzen diren eremu-eskalarrak zehaztea zaila da, aldaketak oso astiro eman baidaitezke.

Ikus gainera