Emmeline Pankhurst: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Aldatu dut mugimendua zehazteko
5. lerroa:
Manchesterren jaio zen, familia abolizionista batean. Ezkongaietan Goulden zuen abizena, baina [[1879]]an [[Richard Pankhurst|Richard Marsden Pankhurst]] abokatuarekin ezkondu zen [[Salford]]en. Senarra mugimendu sufragistaren aldeko zen lehendik ere eta ''Married Women's Property Acts'' izeneko liburua idatzi zuen [[1870]]-[[1882]] bitartean.
 
[[1889]]an ''Women's Franchise League'' (Emakumeen Bozka-Eskubidearen Aldeko Liga) sortu zuen, baina hau bertan behera utzi zuen [[1898]]an bere senarra hiltzean. [[1903]]an aurrekoa baino ezagunago bilakatu zen Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa (WSPU)sortu zuen. Mugimendu honetako partaide izan ziren, besteak beste, [[Annie Kenney]], [[Emily Davison]] (erregeren zaldiak [[1913]]an protesta batean eraila) eta [[Ethel Smyth]] konpositorea. Bere alaba [[Adela Pankhurst|Adelak]] eta [[Sylvia Pankhurst|Sylviak]] ere parte hartu zuten mugimenduan(movimiento sexy).
 
Bere taktikek behin baino gehiagotan eraman zuten espetxera, baina gizartearen goiko klasekoa zenez, ez zuen beste sufragista batzuen tratu bera jasan. Dena dela, indarrez elikatua izan zen gose greba batean. Bere lidergoa zalantzan jarria izan zen eta mugimendua hainbat aldiz banandu zen. ''My Own Story'', bere autobiografia, [[1914]]an argitaratu zen.