Connemara gure bihotzetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
atzoko bandalismoa desegitea eta beste
31. lerroa:
 
Euskal Herritik abiaturik, liburua Txemak bisitatzen dituen Irlandako toki-izenak izenburutzat hartzen dituzten ataletan dago banatuta. Aldi berean, atal bakoitzaren ondoren atalarekin zerikusia duten ipuin sinboliko labur bat (orrialde bat edo bikoa) gaineratzen da, Nestor Zabalaren argazki batekin batera.
 
=== Euskal Herria ===
 
Duela aste batzuk ustez halabeharrez gertatu den auto-istripuz hil den Eider izeneko neska baten mutil laguna, Txema, bera ahaztu ezinik dabil. Penak ahazteko lagunekin, bikotea osatzen duten Jabi eta Tererekin hain zuzen, elkartu eta ezagutzen dituen emakumeekin [[sexu harreman|sexu-harreman]] berriak izan arren, ezin du Eider gogotik kendu. Bere gurasoen etxera joaten da Eiderren gela ikustera eta bere ama berarekiko zuen harremana ongi ote zihoan galdetzen dio, hil baino lehen Eiderrek portaera arraroa erakutsi zuela baieztatu eta gero. Txemak ez ditu ongi hartzen amaren susmoak. Berarekin eztabaidatu eta gero, bere amak bakarrik uzten du Eiderren gelan eta bertako objektuek berarekin bizitako uneen oroitzapenak dakarzkiote gogora, baita Eiderrek joan den urtean bakarrik Irlandara egin zuen bidaia ere. Berak Eiderri bidalitako eskutitzekin batera, [[diskete]] bat aurkitzen du, non «[[Eire]]» jartzen duen. Bertako lehen fitxategian, Eiderrek bidaiari buruzko eguneroko bat idazteko asmoa agertzen du, Irlandara joateko irrika eta pozarekin batera, azkenean aske sentituko delakoan. Beste fitxategiak, ordea, pasahitz sekretu batez zabaldu behar dira, Eiderrek adierazi bezala Irlandan egon aterpeen izenekin bat datozenak. Lagunekin parranda-gau baten ondoren, Eiderren oroitzapena jasanezin bilakatu eta Irlandara bidaiatzea erabakitzen du Txemak.
 
=== Dublin ===